"Politika egiteko eta kudeatzeko eredu berria behar dugu"

Erredakzioa 2015ko api. 27a, 17:52

EVA BLANCO (Amurrio, 1973) EH Bilduren alkategaia izango da hauteskundetan. Udal esparruan zein legebiltzarrean egindako lanari buruz mintzatu da.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Normaltasunez egin dugu. Ez da inolakorik arazorik egon, gure taldea anitza da eta aniztasun hori zerrendan islatzen da.

EVA BLANCO (Amurrio, 1973) EH Bilduren alkategaia izango da hauteskundetan. Udal esparruan zein legebiltzarrean egindako lanari buruz mintzatu da.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Normaltasunez egin dugu. Ez da inolakorik arazorik egon, gure taldea anitza da eta aniztasun hori zerrendan islatzen da.

Zinegotzia eta legebiltzarkidea zara, nolakoa da esparru batean zein bestean lan egitea?

Erakunde biak oso bestelakoak dira. Udal politika hurbilagoa da legebiltzarrekoa baino. Herritarrengatik hurbilago zaude. Bestalde udal politikan egiten den lana berehala ikusten da herrian eta legebiltzarrekoa aldiz ez.

Gainera legebiltzarrean dagoen burokraziak epeak eta lan egiteko modua markatzen du.

Hori bai, onartu behar dut biak direla ikasgai onak bizitzarako. Eta gainera legebiltzarkidea naizenez aukera izan dut Amurrioko eta eskualdeko kontuak erakunde honetan ere lantzeko.

Zein izan da zure ibilbide politiko eta profesionala orain arte?

Egia esanda politikagintzan goiz hasi nintzen betidanik gai honekin konprometituta egon naizelako.

Ibilbide politikoari dagokionez bi legealditan egon naiz udal politikan zinegotzi gisa.

Eta legebiltzarkide bezala legealdi honetan baino ez.

Ibilbide profesionalari dagokionez 23 urte nituenetik itzulpengintzan, bikoizketa lanetan eta interpretazioan aritu naiz legebiltzarrean parlamentari hasi arte.

Nola baloratzen duzu indarrean dagoen legealdia?

Adierazi behar dut EAJk oposizioko alderdi nagusiarekin ez duela akordiorik bilatu nahi izan. Hori argi dago, nahiago izan du PPrekin edo PSE-EErekin gauzak adostea.

Eta jarrera horrekin abertzaleen artean egon zitezkeen akordioak ezer ezean utzi ditu. Legealdi hau laburbildu izan beharko banu esango nuke EAJk ezer gutxi egin duela eta egin den apurra udal langileei esker izan dela.

Oposizioaren ikuspuntutik EH Bilduren jarrera proposatzailea eta eraikitzailea izan da. Eta jarrera hori udal aurrekontuei zuzenketak aurkezteko orduan edo eskubide sozialak defendatzeko orduan enplegua sortzeko ideia ezberdinak aurkezterako orduan nabaritu da, besteak beste.

Hurrengo legealdirako zeintzuk dira EH Bilduren ideiak?

Gure proiektua irekia da, bizirik dago eta programa puntuz-puntu dinamikarekin landu dugu. Hau da, kaleko herritarren parte hartze zuzenarekin sortutako programa da.

Politika egiteko eta kudeatzeko eredu berria behar dugu. Adibidez, gardentasunari dagokionez; udal kontuak, soldatak eta kontratazioak. Guztiak publikoak izango dira.

Ustelkeriaren aurka borrokatu nahi dugu eta entxufismoaren edo informazio pribilegiatuaren aurkakoak gara. Eta jokabide horiek salatuko ditugu.

Baina bestalde ezin dugu ahaztu krisi larria pairatzen ari garela eta eragin zuzena duela herriaren zati handi batengan. Udaletik horri erantzun behar zaio zalantzarik gabe eta horregatik gizarte politika, eskubide sozialak eta enplegua izango dira gure kezka nagusiak. Eta horietan ematen diren murrizketen aurrean indarra eta kemena erakutsiko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide