Urriaren 31an ospatu zen Podemos-Ahal Dugu Amurrioren hirugarren herri asanblada. Bertan 2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako parte hartzearen inguruan mintzatu ziren. Eztabaidak aurrera jarraitzen du eta adierazi dutenez hurrengo asanbladetan hartuko dute erabakia. Zentzu horretan, beste hautagaitza bati babesa emango diotenaren zurrumurrua ukatu nahi izan dute, oraindik orain ez baitute erabaki aurkeztuko diren, erabaki hori herri asanbladaren ardura den neurrian.
Amurrioko zirkuluaren eta Administrazio Kontseiluaren funtzionamenduari dagokionez, berau zehazten duen arautegia onartu berri dute. Azkeneko horrek asanbladan hartutako erabakiak garatu, zehaztu eta praktikan jartzearen ardura hartuko du bere gain. 9 pertsonek osatzen dute, zeinetatik 3 bozeramaile moduan hautatuak izan diren.