Amurrioko EAJk maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu

Erredakzioa 2015ko api. 21a, 15:08

Amurrioko EAJ-PNVk datorren maiatzeko udal-hauteskundeetarako hautagaien zerrenda publiko egin du gaur. Jakina zenez, Josune Irabien egungo alkatea izango da Amurrioko jeltzaleen zerrendaburua, eta berarekin batera lehenengo postuetan Txerra Molinuevo, Estibaliz Sasiain, Iñigo Bordes, Alberto Artetxe eta Aitor Ramos daude.

Amurrioko EAJ-PNVk datorren maiatzeko udal-hauteskundeetarako hautagaien zerrenda publiko egin du gaur. Jakina zenez, Josune Irabien egungo alkatea izango da Amurrioko jeltzaleen zerrendaburua, eta berarekin batera lehenengo postuetan Txerra Molinuevo, Estibaliz Sasiain, Iñigo Bordes, Alberto Artetxe eta Aitor Ramos daude.

  1. Josune Irabien Marigorta. 45 urte. Zientzia Politikan eta Administrazioan litzentziatua. Euskara normalkuntzarako teknikaria. Amurrioko alkatea ( 2011-2015)
  2. Txerra Molinuevo. 34 urte. Elektronika eta Politika Zientzia ikasketak. Amurrioko Ogasun zinegotzia (2014-2015).
  3. Estibaliz Sasiain. 50 urte. Administraria eta aholkulari fiskala. Amurrioko EAJ-PNV Uri Buru Batzarreko kidea.
  4. Iñigo Bordes. 39 urte. Tubos Reunidos enpresaren langilea. Parte-hartzea, Auzo eta Herri-batzarreko zinegotzia (2011-2015).
  5. Alberto Artetxe. 49 urte. Enpresan litzentziatua. Ekonomia arloko udal funtzionarioa.
  6. Aitor Ramos. 39 urte. Erizaintzan diplomatua. Tubos Reunidos, Productos Tubulares eta Nervacero enpresetan DUE. Autonomoa.
  7. Nuria López. 52 urte. Administraria. Funtzionarioa. Kulturaren , jaien eta berdintasunaren zinegotzia ( 2011-2015).
  8. Miren Saratxaga. 31 urte. Zuzenbidean litzentziatua. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza plangintzaren eta eta prozesu eragileen zuzendaria.
  9. Juan Cruz Apodaka. 58 urte. Zuzenbidean litzentziatua. Aldundiko Nekazaritza-bulegoko funtzionarioa. Abeltzaina.
  10. Aitor Udaeta. 39 urte. Administraria eta autonomoa ( komertzioa). Amurrioko udal kirol-zinegotzi ohia. Amurrioko EAJ-PNV Uri Buru Batzarreko kidea.
  11. María Jesús Ayesta. 53 urte.Eroski langilea.
  12. Eduardo Saratxaga. 40 urte. Albaitaritzan litzentziatua. Abeltzaina.
  13. Amaia Yarritu. 36 urte. Zuzenbidean ikasketak.
  14. Jokin Bardeci. 65 urte. Hostalari jubilatua.
  15. Julen Sasiain. 20 urte. Zientzi Politika ikaslea.
  16. Arantza Egia Odriozola. 47 urte . Informatikan litzentziatua.
  17. Juan Luis Perelló. 71 urte. Jubilatua. Amurrioko udal kirol-zinegotzi ohia.

Ordezkoak:

  1. Jesus Remirez de Ganuza. 73 urte. Jubilatua.
  2. Julio Lazkano. 71 urte. Jubilatua.
  3. Maite Furundarena. 61 urte. Etxekoandrea.

Hauteskunde-programa

Amurrioko EAJk azaldu du Zabaltzen prozesua -duela 5 urte egindakoa- hartu duela ardatz gisa: "Parte hartze prozesu irekia,proiektu zehatzen gainekoa, helburu zehatzak dituela, proiektuen hasiera-hasieratik doan parte hartzea. Hainbat elkarriketa eta kaleko elkargune osatu dira eta hori guztia kontuan izan da hauteskunde-programa osatze aldera."

Finean hiru konpromiso hartu dituzte jeltzaleek herritarren iritziak aintzat hartuz:

  • Administrazioa herritarrarengana hurbiltzea, zerbitzuen kalitatea sendotzea, pertsonak jatorria eta helburuak diren guneak egitea.
  • Bigarren konpromisoa, Lana da. Ohiko sektoreetan, enprendizajean eta langabezian dauden kasuan laguntzen bilatzen da. Enpresa gehiago etortzeko herri erakargarria egitea.
  • Hirugarren konpromisoa, ingurumena da. Hirigintza, Lurralde eta Ingurumen jasangarria eta arduratsua osatzea, alegia.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide