"Podemos/Ahal Dugu-ren helburua da jendea ahalduntzea"

Erredakzioa 2015ko api. 21a, 18:57

DANI TRUJILLANO (Amurrio, 1972) Podemos/Ahal Dugu alderdiaren hautagaia izango da Foru Hauteskundeetan. Alderdiaren eraketa eta hautaketa prozesua ez ezik beste kontu batzuk ere aipatu ditu

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Primarioak egin ditugu eta 153 hautagaiak herrialdez eta zirkunskripzioz banatu ditugu. Aiarako zirkunskripzioan ni izan naiz lehena.

Bozketa modu telematikoan egiten da, gure oinarriek jasotzen duten moduan. Agora Voting tresna erabiltzen dugu horretarako eta izena ematen duten guztiek daukate aukera bozka emateko.

DANI TRUJILLANO (Amurrio, 1972) Podemos/Ahal Dugu alderdiaren hautagaia izango da Foru Hauteskundeetan. Alderdiaren eraketa eta hautaketa prozesua ez ezik beste kontu batzuk ere aipatu ditu

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Primarioak egin ditugu eta 153 hautagaiak herrialdez eta zirkunskripzioz banatu ditugu. Aiarako zirkunskripzioan ni izan naiz lehena.

Bozketa modu telematikoan egiten da, gure oinarriek jasotzen duten moduan. Agora Voting tresna erabiltzen dugu horretarako eta izena ematen duten guztiek daukate aukera bozka emateko.

Guretzat oinarrizkoa da primarioak guztiei irekita egotea.

Zer nolako ibilbidea egin duzu Podemos/Ahal Dugun sartu baino lehen?

Galdera ona (barreak). Gehienbat Amurrioko udalaren egoera dela eta Podemos/Ahal Dugun sartu naiz. Gertatutako hainbat gauzek nazkatu naute eta horren ondorioz pertsona ezberdinekin hitz egin nuen zerbait egiteko.

Horretaz gain 15-M mugimenduan ere parte hartu nuen.

Bestalde, agerikoa da ez bakarrik Amurrion, estatuan eta Euskadin ere nola egiten diren gauzak. Betiko politikariak eta betiko ereduak.

Hori dela eta elkartu ginen hainbat pertsona lan egiteko asmoarekin, lubakietan.

Amurrioko udaleko langilea naizenez ezin naiz aurkeztu udal hauteskundetan baina Foru hauteskundetan norbaitek izena eman behar duenez nik egin dut.

Oraindik programa lantzen ari zarete, ezta?

Bai, talde ezberdinak sortu ditugu horretarako aspaldi, gai zehatzak landu ditzaten eta horretan ari gara orain. Momentuz ez daukagu ezer zehatza. Egin nahi duguna da lau zutabe garrantzitsuenak garatu eta horietatik abiatuz lanean hasi.

Argi daukagu jendea ahaldundu behar dugula. Jendearen iritzia aintzat hartu nahi dugu gauzak erabakitzeko.

Aiararen inguruan zein da Podemos/Ahal Duguren diagnostikoa?

Betiko alderdiak daude aspaldi erakundeetan eta onartzen dugu hainbat gauza nola egiten diren: diru-laguntzak leku batetik bestera mugitzen dira alderdiaren arabera eta azpijoko horren aurka egiteko prest gaude.

Alderdi berria da Podemos/Ahal Dugu, nola bizi izan duzu hautaketa eta eraketa prozesua?

Ilusio handiz. Amurrion jende anitza gaude eta leku guztietako pertsonek osatzen dute taldea; bai beste alderdi batzuetatik etorri direnak edo Gobernuz Kanpoko Erakundeetatik etorritakoak. Nahiko zabala da.

Talde jatorra daukagu, astero biltzen gara gauzak nola egingo diren erabakitzeko eta eztabaida oso interesgarriak izan ditugu, aurrez aurre zein telematikoki. Eta eztabaidatzen eta hitz egiten jarraituko dugu, jakina.

Badakigu batzarren bitartez gauzak astiro joaten direla eta zaila dela baina adostasunak lortzen ditugu.

Helburu zehatzen bat duzue, zenbat biltzarkide lortu nahi dituzue?

Gure helburuak xumeak dira eta betetzeko asmoa daukagu. Helburu garrantzitsuena da partaidetza. Bultzada ematea benetako partaidetzari.

Eta gero baditugu helburu orokorragoak: elikadura burujabetza sustatzea, energia berriztagarriak bultzatu... baina hori baino lehen jende askorekin hitz egin nahi dugu erabakia guztion artean hartzeko.

Gainerako alderdiekin harremana izan duzue?

Araban ez dago harremanik ofizialki. Eta Amurrio oso txikia da. Gainerako alderdiekin ez dugu hitz egin. Duela bi aste elizan egin ziren topaketa batzuk eta alderdiekin eztabaida egon zen, baina gutxi gehiago.

Asko entzuten da batzuekin edo besteekin akordioetara heldu garela baina ez dago ezer zehaztuta. Gauza onak proposatzen badituzte horien alde egingo dugu.

Aipatu nahiko nuke askotan entzuten dela Podemos/Ahal Duguk Foru Aldundiak kendu nahi dituela eta hori ez dago zehaztuta.

Argi daukaguna da garrantzi handia eman nahi diegula udal eta batzar administratiboei. Erdian erakunde gehiegi daude eta botere gehiago izan beharko lukete tokiko erakundeek.

Arabaren kasuan gainera garrantzitsua da Foru Aldundia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide