"Aurten Euskadiko Gimnasia txapelduna izan naiz eta hiru txapelketetan lehen postua lortu dut"

Erredakzioa 2015ko api. 17a, 16:50

NEREA MONASTERIO (Amurrio, 1999) gimnasta Euskadiko Txapelduna da eta hurrengo astean Espainiako Txapelketan arituko da. Asteburuan beste hitzordu garrantzitsua dauka berak zein bere kideek, Aresketa Txapelketa jokatuko baita igandean Bañueta Kiroldegian.

Zein da eskuratu duzun azkenengo saria?

Aurten Euskadiko Gimnasia txapelduna izan naiz eta beste hiru txapelketetan ere lehen postua lortu dut.

Niretzat garrantzitsua da hurrengo astean Espainiako Txapelketara joango baikara eta hori da inportanteena. Ondo egitea espero dut.

NEREA MONASTERIO (Amurrio, 1999) gimnasta Euskadiko Txapelduna da eta hurrengo astean Espainiako Txapelketan arituko da. Asteburuan beste hitzordu garrantzitsua dauka berak zein bere kideek, Aresketa Txapelketa jokatuko baita igandean Bañueta Kiroldegian.

Zein da eskuratu duzun azkenengo saria?

Aurten Euskadiko Gimnasia txapelduna izan naiz eta beste hiru txapelketetan ere lehenengo postua lortu dut.

Niretzat garrantzitsua da hurrengo astean Espainiako Txapelketara joango baikara eta hori da inportanteena. Ondo egitea espero dut.

Azkenengo bi urteetan lehenengo hamar sailkatuen artean egon naiz, beraz espero dut ondo egitea eta postu ona eskuratzea.

Nola murgildu zinen gimnasian?

Zazpi urterekin Ikastolako jai batean nagusiek gimnasia dantza egin zuten eta gustatu zitzaidan. Amari esan nion eta izena eman nuen. Txikitatik egiten dut.

Niri gimnasiaren alde guztiak gustatzen zaizkit. Ondo erabiltzen dut gorputza eta tresnak erabiliz dantza egitea gogoko dut.

Nik gonbidatzen dut jendea izena ematen. Oso kirol polita da, egia da zorrotza dela inplikatu behar zarelako baina esan bezala oso polita da.

Zein da gehien gustatzen zaizun esparrua?

Nik nahiago dut banaka lehiatzea. Bost tresnen artean -soka, pilota, zinta, mailuak eta uztaia- uztaia dut gogokoena baina aurten mailuarekin hasi naiz.

Kategoriaren arabera tresna batzuk erabili behar dituzu.

Astero 9 orduz entrenatzen dut eta balleta ere egiten dut astean behin mugimendu finagoak egiteko.

Txapelketak hurbiltzen direnean gehiago entrenatzen duzue?

Ez, ordu kopurua bera da baina entrenamenduak biziagoak dira. Entrenamenduetan dantza prestatzen dugu musika erabiliz eta txapelketak hurbiltzen direnean dantza saio gehiago egiten ditugu.

Dantzak entrenatzaileak sortzen ditu, taldekakoak zein norbanakook egiten ditugunak.

Entrenatzeaz gain, ez da derrigorrezkoa baina bai komenigarria elikadura zaintzea. Ni saiatzen naiz jaki koipetsu gehiegirik ez jaten. Maila profesionalean exijentzia handiagoa da.

Igandean Aresketa Txapelketa izango da kiroldegian, zer topatuko du jendeak?

Gure taldeak antolatzen duen txapelketa da eta Euskal Herriko hainbat gimnasta hurbiltzen dira. Kategoria federatua eta eskolarra egongo dira. Gure kategoria federatua da baina klubean eskolar ugari ere badaude.

Nolakoa da giroa txapelketetan?

EAEn lehiatzen gara beraz Donostiara gehienez bidaiatu behar dugu. Txapelketetan giroa oso ona da, bukatzen direnean harreman ona daukagu parte-hartzaileok. Ondo pasatzen dugu.

Zer nolako etorkizuna duzu gimnasian zure ustez?

Nik hobetu nahi dut eta hobetzen dudan heinean gehiago exijituko diot nire buruari. Baina ez dut gehiegi pentsatzen etorkizunean.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide