"Furgoneta datorrenean, haren atzera bildu, eta tipi-tapa, tipi-tapa, korrika, zerbaiten parte sentituko gara"

Erredakzioa 2013ko mar. 7a, 11:16

Irati Marañon: Korrika sentimendua

Cascanteko irteeran daude, Ablitas 4 kilometrora dagoela dioen bide-seinalearen ondoan. Goizeko hirurak dira, eta oso hotz dago. Lau katu dira: lau friki, lau vasco, halaxe esaten diete herrian. Haien egoerak ez du zerikusirik hiriburuetatik edo herri euskaldunetatik igarotzen den jendetzarekin. Baina ilusio bera dute, sentimendu bera eta “ika, ika, ika, badator Korrika" entzuten dutenean AEK-koen furgonetan jarrita dauden bozgorailuetatik, zirrara beteak astinduko dizkie gorputzak.

Irati Marañon: Korrika sentimendua

Cascanteko irteeran daude, Ablitas 4 kilometrora dagoela dioen bide-seinalearen ondoan. Goizeko hirurak dira, eta oso hotz dago. Lau katu dira: lau friki, lau vasco, halaxe esaten diete herrian. Haien egoerak ez du zerikusirik hiriburuetatik edo herri euskaldunetatik igarotzen den jendetzarekin. Baina ilusio bera dute, sentimendu bera eta “ika, ika, ika, badator Korrika" entzuten dutenean AEK-koen furgonetan jarrita dauden bozgorailuetatik, zirrara beteak astinduko dizkie gorputzak.

Euskal Herriaren azken muturrean bizi dira. Antz gehiago dute errioxarrekin edo aragoiarrekin, baina bada zerbait desberdin egiten dituena. Errioxarrak eta aragoiarrak ez dira bidegurutze batean egongo goizeko ordu txikietan furgoneta baten zain. Pentsatzen dute Lanestosakoak, Espejokoak eta Barkoxekoak ere halaxe sentituko direla: bazterrekoak, bai, baina Euskal Herri / Euskara Herri beraren parte.

Gu ez gara Cascanteko bidegurutze horretan egongo, Arespalditzako bidean edo Larrinbeko biribilgunean itxarongo diogu Korrikari. Eta furgoneta datorrenean, haren atzera bildu, eta tipi-tapa, tipi-tapa, korrika, zerbaiten parte sentituko gara. Zerbait hori zer den definitzea zaila da, baina, oroz gain, sentimendu bat dela esango nuke, Korrikak soilik eragin dezakeen sentimendua. Izan ere, Euskal Herriaren lurralde osoa hartzen duen ekimen gutxienetako bat da Korrika.

Zaldi Eroak aurreko edizioaren harira egindako zinta batean zera zioen: "Egun hauetan hunkigarria da pentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk euskararen alde #korrika dabiltzala". Horra hor Korrika sentimenduaren definiziorik argiena.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide