"Kaiolan dagoen txori bat izan liteke euskara.Txoriak bere bizilekua behar duen bezala, txoria behar du bere bizilekuak"

Erredakzioa 2013ko mar. 20a, 08:39

AINHOA COMAS (Amurrio). Iratzargailuak jo du, goizeko sei eta erdiak dira. Altxatu eta aulkian prest dudanarropa janzten hasi naiz, esnatu berriak bereizgarri duen moteltasunaz. Oraindik denbora daukat, beti iristen da aurreikusi baino apur bat beranduago. Gogor lotu ditut zapatiletako eta petoko lokarriak, lehenengoek norantz gidatzen nauten bigarrenak ondoislatu dezan.Kalean, eguzkia oraindik esnatu ez dela eta, farolek argitzen dute bidea.

AINHOA COMAS (Amurrio). Iratzargailuak jo du, goizeko sei eta erdiak dira. Altxatu eta aulkian prest dudanarropa janzten hasi naiz, esnatu berriak bereizgarri duen moteltasunaz. Oraindik denbora daukat, beti iristen da aurreikusi baino apur bat beranduago. Gogor lotu ditut zapatiletako eta petoko lokarriak, lehenengoek norantz gidatzen nauten bigarrenak ondoislatu dezan.Kalean, eguzkia oraindik esnatu ez dela eta, farolek argitzen dute bidea.

Nire kilometroa hasten deneko lekura hurbildu naiz. Jende asko dago inguruan, eta lagunak agurtzen hasi naizenerako, furgoneta atzean doan jende-olatua ikus dezaket urrunean, pankarta batetik hamaika oihu entzun daitezkeelarik. Konturatzerako, korrika nago, Euskal Herriko leku ederrenen lekuko izan denlekukoa eskuetan dudala. Orduan, aurrera korrika goazen guztietan egin beharkogenukeena egin dut; atzera begiratu.

Erraza da esatea 32 pasa direla Korrika-k, AEK-k bultzatuta, Euskal Herria lehenaldiz gurutzatu zuenetik. Kilometroz kilometro, eskutik eskura pasa izan da lekukoa. Ekimen hau bi urtetik behin egin arren, egunero eman izan dira pausuak, euskararenbabesera bideratuta. Gutxitan erreparatzen diegu hitzen balioei. Hitzek istorioak kontatzeko balio dute,baina sarritan, historia bat daukate atzean, eta historia hori galdu egiten da hizkuntza galtzekotan.

Hizkuntza garenaren ispilu da, gure barnean dagoen hura nahi dugun moduan azaleratzea ahalbidetzen diguna. Gure sentimendu eta bizipenak, adierazi ezean,guregan geratzen dira; eta ideiek nahastu behar dute, beste sentimendu zein bizipenekin,kromoak aldatzen arituko bagina bezala, ideia osatuagoak lortzeko.Hizkuntzak hegoak izan daitezke, ezinezkoa den guzti horretarantz hegan egiteko,gauza gutxi baitaude hitzen bitartez irudika ezin ditzakegunak. Existitu ez diren lekuetaz hitz egin, asmatutako pertsonaietaz idatzi eta istorio sinesgaitzak entzun ditzakegu, gureburuetan, haize-bolada bailitzan, ez den arren, hitzen bitartez izan daitekeenaren irudiasortuz.Hizkuntza jolasa izan daiteke, eta hasi gure buruari, jostalari, errima eske; antzeztu,bihurtu pertsonaia, izanda emandako gaia mezuaren helduleku. Sortu aske nahi duguna;bertso, abesti zein gutuna, zer esan gabe geratu arte.Hizkuntza milaka gauza izan daiteke, baina guztiaren gainetik, kultura da.

Horregatik, ez dago euskal kulturarik, Euskal Herririk, euskararik gabe. Ezin dugu hizkuntza bat erabili, gure sentitzen ez badugu. Ederra da lekuan lekuko hizkuntza baten hedapena. Kaiolan dagoen txori bat izan liteke euskara: zein polita den, behin aske dagoela, txoria bere bizilekura itzultzen deneko momentua. Izan ere, txoriak bere bizilekua behar duen bezala, txoria behar du bere bizilekuak.Nire pentsamenduetan murgilduta kilometro oso bat pasatu dela igarri dut. Prest dago hurrengoa lekukoa hartzeko, eta pasatzeko momentuan zera esan diot: atzera begirada botata dudala nik, begiratu dezala aurrera, egitear dagoen bideari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide