Datorren apirilaren 30etik Maiatzaren 2ra ospatuko diren Amurrioko San Jose auzoko jaien batzordeak aurtengo egitaraua kaleratu du.
Jaiei hasiera emateko, apirilaren 30ean haurren eguna ospatuko dute, besteak beste txikientzako jolasak eta txokolatada prestatuko direlarik. Arratsalde partean jaiei benetako hasiera emango dien txupinazoa jaurtiko da eta egunari Joselu Anaiak taldearen erromeriak emango dio amaiera.
Bestalde, maiatzaren 1erako, ostirala, dantza erakustaldia prestatu dute eta gauerako kontzertuak ere. Kontzertu horietan Lekeitioko Txapelpunk talde ospetsua arituko da San Jose auzoan. Txapelpunk taldearekin batera Atasko taldea eta Ingo Al Deu? erromeria ere arituko dira.
Jaiei amaiera emateko, maiatzaren 2an, larunbata, Arratiako Eskean Kristö taldeak, Madrilgo Boikot talde ospetsuak eta Bilboko Garilak 26 erromeriak joko dute San Joseko eskenatoki nagusian.