Eraketa eta hauteskunde prozesuekin jarraitzen dute Podemos eta Guk Bai taldeek, hurrenez hurren

Erredakzioa 2015ko urt. 16a, 12:37

Podemos Amurriok adierazi du idazkari nagusia izendatu duela hauteskunde prozesua egin ostean. Angel Jimenezek izango du ardura eta horretaz gain hurrengo 3 urteetan antolakuntza eta ildo politikoa arautuko duen testua onartu dute.

Podemos Amurriok adierazi du idazkari nagusia izendatu duela hauteskunde prozesua egin ostean. Angel Jimenezek izango du ardura eta horretaz gain hurrengo 3 urteetan antolakuntza eta ildo politikoa arautuko duen testua onartu dute.

Erabakitze esparru nagusiena Batzar Hiritarra izango da eta gaikako lan talde irekiak eta Koordinazio Batzordea -9 pertsonek osatutakoa- izango dute. Azken horiek arloen lana koordinatuko dute.

Hainbat arlo sortu dituzte: antolakuntza, gardentasuna eta partaidetza, politika eta tokiko ekintza, ekonomia, kontu sozialak, kanpo harremanak, zabalkunderako eta gainerako taldeekin harremana izateko arloa, kultura eta euskera, gazteria eta kirolak. Karguen iraupena mugatu dute.

Politikoki demokratikoak, justizia sozialaren aldekoak direla azaldu dute eta giza eskubideen errespetuari lehentasuna ematen diote. Aberastasunaren banaketaren, partaidetzaren, gardentasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko lana egingo dute. Berdintasuna eta zerbitzu publiko eta duinak ere aldarrikatu dituzte.

 

Guk Bai

Bestalde, Guk Bai tokiko zerrenda independenteak udal hauteskunderako programa jasotzen ari da. Herriak dituen beharretara egokitzeko amurrioarren partaidetza behar dute eta haien iritzia ezagutu nahi dute.

Duela bi hilabete hasi ziren elkarteekin bilerak egiten eta jende orori -elkarte, norbanako zein talderi- gonbidatu nahi dute ekarpenak egin dezan.

Horretarako otsailaren 6an lokala irekiko dute Boriñaur plazan, 2. zenbakian. Egingo dituzten deialdien berri emango dute kartelen eta sare sozialen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide