Irene Novales legebiltzarkide ohia izango da PSE-EEren alkategaia Amurrion

Erredakzioa 2015ko api. 17a, 11:19

PSE-EE alderdiak Amurrion aurkeztuko duen udal hauteskunde zerrenda jakinarazi du. Ekitaldia egin dute sozialistek bere egoitzan eta bertan Irene Novales PSE-EEren alkategaia izango dela iragarri dute.

Cristina Gonzalezek -Arabako Foru Aldundirako zerrenda burua- azpimarratu du Irene Novales oso ezaguna dela herrian, ibilbide luzea egin baitu Amurrioko elkarteetan. Horretaz gain legebiltzarkidea izan dela nabarmendu du. Egun Irene Novales zinegotzia da.

Irene Novalesek goraipatu du indarrean dagoen legealdian sozialistek egindako lana hainbat esparrutan eta bestea beste aldarrikatu du Amurrioko anbulatorio berrian beharrezkoa dela ginekologia zerbitzua.

Irene Novalesek aipatu du erronka izango dela Amurrioko udalean bigarren zinegotzia eskuratzea.

Sozialisten zerrenda osoa hurrengo da:

  1. Irene Novales

  2. Marcos Maroto

  3. Nuria González

  4. Mariano Muñoz

  5. Francisca Cabrera

  6. Americo Ramos

  7. Francisca Bartolomé

  8. Roberto Gonzalez

  9. Leonarda Sánchez

  10. Mariano Hernández

  11. María Luisa López Rúa

  12. Rogelio Hinojosa

  13. Eutimio González

  14. Bernardo Gutiérrez

  15. Mari Carmen Rey

  16. Manolo Robles

  17. Consuelo Lopetegui

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide