Araba Buru Batzarrak zabaldutako oharraren bitartez jakinarazi du Amurrioko EAJk Josune Irabien izango dela berriro hautagaia 2015eko udal hauteskundetan.
Alderdiak adierazi du aho batez hartu dutela erabakia Amurrioko jeltzaleek. Zentzu horretan, oharrak azpimarratu du Josune Irabienen kudeaketa; nahiz eta diru sarrerak murriztu diren, herritarrek ez dute zerbitzuen kalitatean aldaketarik nabaritu.
“Haratago, amurrioarrentzako proiektu garrantzitsuak lantzen ari dira. Besteak beste, San Jose auzoko hirigintza-birgaitzea, ur-horniketa, San Anton plazaren proiektua eta Eusko Jaurlaritzako konpromisotik datorren anbulatorio berria egitekoa hain zuzen ere”. Gaineratu du Amurrioko EAJk.
Josune Irabienek 44 urte ditu, politika zientzietan eta soziologian lizentziatua eta euskara teknikaria da, nahiz eta bere lanpostua behin-behinez utzi zuen 2011n Amurioko Alkatea izateko.