Saratxoko saihesbidea konpontzeko exijitu dute bost udal eta batzar administratiboetako ordezkariek

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko api. 16a, 09:08

Saratxoko errepideko arazoari berehala heltzeko eskatu dute Urduña, Amurrio, Arrastaria, Larruzabal eta Saratxoko ordezkariek.  Urduña eta Amurrio lotzen dituen A-625 errepideak “gune iluna” du, istripu asko gertatu baitira bertan, horietako batzuk hildakoak eragin dituztelarik.

Horregatik, urrats berriak ematea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, aitzakiak alboratu eta errepideari behingoz konponbidea ematea beharrezkoa delako.

Saratxoko errepideko arazoari berehala heltzeko eskatu dute Urduña, Amurrio, Arrastaria, Larruzabal eta Saratxoko ordezkariek.  Urduña eta Amurrio lotzen dituen A625 errepideak “gune iluna” du, istripu asko egon baitira bertan, horietako batzuk hildakoak eragin dituztelarik. Horregatik, urrats berriak ematea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, aitzakiak alboratu eta errepideari behingoz konponbidea ematea beharrezkoa delako. Egoeraren aurrean, aipatutako udal eta batzar administratiboak Arabako Foru Aldundiari ahalik eta lasterren aipatutako aldaketei heltzeko beharra adierazi diote, 2015eko aurrekontuetako partida bat beharrezkoa balitz proiektua moldatzeko zerbitzuaren kontrataziora bideratzeko eskatuz. Ildo beretik, aurten adierazitako baldintzetan obrak egingo ez balira aurrekontua bideratzeko beharra nabarmendu dute, errepide horretan segurtasuna bermatzeko lanek aurrera egin dezaten. Modu berean, otsailaren 18an Urduñako udalak deituta alkate eta ordezkariak elkartu ziren eta Urduña eta Amurrioko azkeneko udalbatzetan adierazpen instituzionala onartu zuten alderdi politikoen adostasun osoarekin.

Adierazpen instituzionala

Azaroaren 19an Arabako Batzar Nagusietan onartutako mozioaren bidez A-625 errepideko proiektua moldatu eta A-625 errepidea egokitzea exijitu zaio Arabako Foru Aldundiari. Batetik, Amurrio eta Urduña arteko errepidean trafikoaren mugikortasuna eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Eta, bestetik, industria-gunea Diputazioak kudeatzen duen errepide sarean txertatu ahal izateko. Hori dela eta, Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari urgenteki neurriak hartzeko eskatu diete, erabiltzaileen segurtasuna handitu eta inplikatutako parte guztiekin adostasuna lortu eta bidea hobetu dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide