Amurrioko Gazte Asanbladak adierazi du udalak trabak jarri dizkiola Gazte Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko api. 8a, 10:31

Datorren larunbatean, hilak 11, Amurrion ospatuko den Gazte Egunarekiko udalak hartutako jarrera dela eta prentsa oharra kaleratu du Amurrioko Gazte Asanbladak.

Amurrioko Gazte Asanbladaren ustetan, ekimena aurrera eraman ahal izateko udalak trabak besterik ez dizkio jarri azken astetan. Amurrioko Gazte Asanbladak baimenak hilabete bat lehenago eskatu zituela eta oraindik erantzunik jaso ez duela salatu du.

Datorren larunbatean, hilak 11, Amurrion ospatuko den Gazte Egunarekiko udalak hartutako jarrera dela eta prentsa oharra kaleratu du Amurrioko Gazte Asanbladak.

Amurrioko Gazte Asanbladaren ustetan, ekimena aurrera eraman ahal izateko udalak trabak besterik ez dizkio jarri azken astetan. Amurrioko Gazte Asanbladak baimenak hilabete bat lehenago eskatu zituela eta oraindik erantzunik jaso ez duela salatu du.

Gainera, nahiz eta beste eragile batzuek urtean zehar beren bazkariak plazan egin dituzten, udalak eragozpenak jarri dizkio Gazte Asanbladari Gazte Eguneko herri bazkaria plazan bertan egin ahal izateko.

Karpa erabiltzeko baimenik ez

Horretaz guztiaz aparte, Gazte Asanbladak udalak beste elkarte batzuen ekintza askotarako uzten duen karpa eskatu du eta eskaera horri uko egin diotela adierazi du.

Amaitzeko, AGAk urteurreneko ospakizunak gainean dituela jakinda Amurrioko udalak tramitazio guztiak atzeratu baino ez dizkiola egin salatu nahi izan du kaleratutako prentsa oharraren bitartez.

Horren ondorioz, Amurrioko Gazte Asanbladak argi utzi du autogestioaren bidean jarraituko duela eta eragozpen guztien gainetik apirilaren 11n egitarau oparoa eskainiko duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide