Amurrioko Udalak, prentsa-ohar baten bitartez adierazi duenez, birgizarteratze diharduen Sartu-Álava elkartearekin elkarlan hitzarmena sinatu du. Hitzarmen horren bitartez udalerriko 12 langabeturi zuzenduriko 6 hilabeteko formakuntza-lan programa jarri dute martxan, “Erabilera Publikoko Herri eta Natur Esparruen Mantenua” izenburupean.
Programa horretan izen eman ahal izateko hurrengo baldintzak bete beharko dira: Amurrion erroldaturik egotea duela lau urtetik gutxienez, Lanbiden lan bila gutxienez 18 hilabete egon izatea, azken bi urteetan gutxienez 18 hilabetez langabezian egotea eta, azkenik, urtebeteko gutxieneko esperientzia izatea eraikuntza, industria, mantenu edota ingurugiro sektoreetako lanetan.
Hautatua izan ahal izateko interesdunek euren izena eman beharko dute Amurrioko Lanbideren bulegoan edota Eusko Jaurlaritzako agentzia horren web orrian, “Auxiliar de mantenimiento de espacios naturales y urbanos de uso público” izeneko estekan.
Izen emateko epea apirilaren 13tik 20ra bitartekoa izango da.