Aurtengo Amurrioko jaiek iazko eredu bera jarraituko dute datei dagokienez. Abuztuaren 12an hasi eta 17an bukatuko dira. Txupinazoaren egunean, hau da, abuztuaren 12an Skakeitan talde donos-tiarrak joko du eta bi egun geroago -koadrilen egunean alegia- Hesian taldearen txanda helduko da.
Abuztuaren 13an umeentzako egitaraua eskainiko du udalak eta 14an Koadrilen eguna izango da.
Koadrilen gurdien desfilerako 2.000 euro bideratuko dituela ira-garri du udalak; dietak eta sariak ordaintzeko.
Skakeitan eta Hesian ez ezik berbenak ere zehaztu dituzte, Lisker, Egan, Kosmos, Nueva Presion eta Caiman Orquesta Show taldeek joko dute.