Datorren apirilaren 12an orientazio lasterketa gauzatuko dute Delikan, Club de Orientación Bidea-k (COBI) antolaturik. Orientazio lasterketa hau "rogaine" izeneko modalitate barruan dago sailkatuta, ohikoa baino luzeagoa izango da eta talde parte-hartzaileak libreak dira balizak nahi duten ordenan jarraitzeko euren estrategia propioa erabiliz.
Bi ibilbide ezberdin eskainiko dira: herrikoia eta aurreratua. Ibilbide herrikoiak 7 kilometroko luzera izango du bataz bestez. Aurreratuak, aldiz, 18 kilometroko luzera izango du eta 850 metrotako desnibela.
Lasterketa goizeko 10:00etan abiatuko da eta mapak hasi baino 5 minutu lehenago banatuko dira. Antolatzaileen iritziz, modalitate aurreratuko denborarik onenak bi ordu t'erdi ingurukoak izango dira.
Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta apirilaren 9an itxiko da. Parte-hartzaileek banaka, binaka zein hirunaka egin dezakete lasterketa. Izen emateak 6 euroko kostua izango du COBIko kideentzat eta 8 eurokoa gainontzekoentzat.