13.323.723 euroko aurrekontua onartuko dute ostegunean udalbatzan

Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 11:07

Ostegunean onartuko dituzte Amurrioko Udal Osoko Bilkuran 2015eko aurrekontuak. Guztira 13.323.723 euro izango ditu erakundeak zerbitzuak mantentzeko eta inbertsioak gauzatzeko.

Ongizate Gizarte sailaren beharrei aurre egiteko % 7,6ko igoera emango da. Ahalegin hori sailak eragiten dituen lan burokratikoak arintzeko bideratuko dute; administratiboa kontratatzeko alegia.

Ostegunean onartuko dituzte Amurrioko Udal Osoko Bilkuran 2015eko aurrekontuak. Guztira 13.323.723 euro izango ditu erakundeak zerbitzuak mantentzeko eta inbertsioak gauzatzeko.

Ongizate Gizarte sailaren beharrei aurre egiteko % 7,6ko igoera emango da. Ahalegin hori sailak eragiten dituen lan burokratikoak arintzeko bideratuko dute; administratiboa kontratatzeko alegia.

Erakundeak Tokiko Enplegu Planari ere bultzada eman nahi dio 2015ean. Hori dela eta % 16ko igoera izango du aurrekontuen bitartez. Atal hori eta Amurrio Bidean eskaintzen dituen trebakuntza ikastaroak lehentasunak direla azaldu du udalak, krisialdia dela eta.

Hondakinen kudeaketak bitarteko gehiago beharko ditu, tasak igo baititu jasotzen dituen Gasteizko zentroak. Igoera maiatzan gauzatuko da.

Inbertsioak

Inbertsioei dagokionez, aurrekontuak 1.568.273 euro erabiliko ditu; San Josen egitean ari diren lanetan 569.865 euro, ur-horniketa sarean 223.962 euro, Reforreko harri-lubetan 216.000 euro, San Anton plazako estalduran 266.000 euro eta partaidetza proiektuetan 65.000 euro, hurrenez hurren.

Zorra

Langileen gastuak 3.959.387 euro suposatuko dizkio Amurrioko Udalari eta aurreko legealdietan eskatutako kredituak direla eta 400.000 euro ordainduko du udalak.

Josune Irabienek azaldu du zenbait aldaketa eman direla aurrekontuetan akordioaren bitartez. Udal gobernu taldeak oposizioaren proposamenak onartu ditu tokiko enplegua eta merkataritza sustatzeko eta Batzar Administratiboei diru-laguntzak % 2an igotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide