Dani Perez Boulder Ligako arduradunak azaldu du Aiaraldeko eskalatzaileak ere lehiatuko direla larunbatean egingo den jardunaldian. 10:00etan hasiko da lehiaketa Amurrioko Bañueta Kiroldegian eta kirolariak 09:30ean beranduenez hurbildu beharko dira kamiseta jasotzeko eta izen ematea berresteko.
Izena emateko epea bihar bukatuko da, 13:00etan hain zuzen. 10 euro balioko du eta 8 euro federatua egonez gero.
Sei kategoria ezberdin egongo da: emakumezkoa herrikoa, gizonezkoa herrikoia, elite emakumezkoa, elite gizonezkoa, sub 16 emakumezkoa eta sub 16 gizonezkoa.
Arabako Boulder Ligaren bigarren jardunaldia izango da, aurrekoa Gasteizen jokatuko baitzuten eta hurrengoa Elburgoko kiroldegian izango da martxoaren 28an izango da.