Ertzaintzak hedabideen bitartez jakinarazi du Amurrioko emakume gazte bat -26 urtekoa- atxilotu duela ustez bitxiak lapurtzeagatik.
Poliziak azaldu du emakumeak garbitzen duen etxebizitza batean hartu zituela ostutako bitxiak. Erloju bat, belarritako pare bat eta urrezko eraztuna dira lapurtutako objektuak. 500 euro balio dute guztira.
Ertzainek ikerketa abiatu zuten otsailean atxilotutako emakumeak bitxiak denda batean saltzen saiatu zelako. Bitxien jatorria ikertu ostean Ertzaintzak jakin izan zuen garbitzen zuen etxebizitzan lapurtu zituela.
Poliziak asteartean atxilotu du akusatua eta lapurreta leporatu dio.