Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da 2016an eta hori dela eta EMUSIK Europako musika jaialdia bertan egingo da. Ekimenak arautu gabeko ikasketak egindako 10.000 musikari ekarriko ditu eta Amurrioko Udalak hitzarmena sinatu du jaialdiaren mikro-egoitza izateko.
Ondorioz, ehunka musikarik joko dute Amurrion maiatzaren 6an eta 7an. Pedro Basterra musika eskolako zuzendaria eta hitzarmenaren bultzatzaileak ez daki zehazki zenbat musikari gazte hartuko dituen herriak: “150 edo 400 izan daitezke”.
Atzerriko gazte musikariekin tokiko hainbat pertsona arituko dira Amurrion. Pedro Basterraren helburua da eskualdeko musikariak ez ezik herriko taldeekin ere elkarlanean aritzea; dantza taldeekin adibidez.
2016an izango denez denbora izango dute antolatzaileek Amurrio zein Aiara edo Urduñako kultur taldeekin hitz egiteko.