Anbulatorio berrian hirugarren pediatra bat gehitzeko asmoa dauka Osasun Sailak

Erredakzioa 2015ko mar. 5a, 18:12

Otsailean udalbatzan hartutako konpromisoa bete dute aste honetan eta lan mahaia osatu dute Amurrioko anbulatorio berriaren eraikuntzan inplikatutako erakunde ezberdinek.

Plan Funtzionala lantzeko Urduñako alkatea, Aiarako alkatea, Artziniegako zinegotzi bat, Amurrioko alderdi ezberdineko zinegotziak eta Osakidetzako 4 ordezkari elkartu dira.

Bileran guztiek azpimarratu dute anbulatorio berria eraikitzeko beharra.

Zerbitzuak

Nahiz eta zerbitzu guztiak ez diren zehaztu, 3. pediatra bat gehitzea aurreikusi dutela azaldu dute. Halaber, lan eremuak beste modu batean antolatuko direla eta larrialdiei arreta berezia eskainiko zaiela aurreratu dute.

Ginekologia zerbitzurik ez

Josune Irabien alkateak azaldu du printzipioz Osakidetzak ez duela asmorik ginekologia zerbitzurik ezartzeko. Erakundeak adierazi du eskualdean modu egokian betetzen direla ratioak, hau da, itxarote-zerrenda 6 eta 10 egun bitartekoa dela.

Udazkenean hasiko lirateke lanak

Modu berean, Irabienek aurreratu du udazkenean hasiko direla lanak kasu onenean. Printzipioz Mendiko 3 kalean dagoen orubearen erabilera aldaketa onartu behar du udalbatzak. Hori da udalak eman behar duen hurrengo urratsa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide