Mandoilek musika taldeak Parisen egingo den Korrikan parte hartuko du

Mandoilek Aiaraldeko musika taldeak Pariseko Euskal Etxeak antolatutako Korrikan parte hartuko du larunbat honetan.

Ekintzaz beteriko eguna prestatu dute Estatu Frantseseko hiriburuan, musika, kultura eta korrika elkartuz.

Ez da lehen aldia Mandoilek taldea Euskal Herritik ateratzen dena baina oraingo honetan mila kilometrik gora egin beharko ditu ikuskizuna eskaintzeko.

Ostiralean bertan irten eta igandera arte ez dira itzuliko aiaraldeko musikariak eta larunbatean izango diren ekintza ia gehienetan parte hartuko dute.

Pariseko egitaraua

Egitarauari dagokionez, aurtengo 19. Korrikari arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera Montmarren partaide guztien arteko topaketa eginez.

Ondoren, 16:30ean Korrikari hasiera emango zaio, hiriko karrikak zeharkatuz eta bertako Euskal Etxean amaiera emanez.

Korrikan bertan Mandoilekeko kideek korrika egin eta musikaz animatuko dituzte korrikalariak. Korrikaldia amaitu ondoren musikaz girotutako poteoa gozatzeko aukera izango dute, berriro ere, aiaraldearren parte hartzearekin, beraiek girotuko baitute arratsaldea.

Azkenik haien kontzertua eskainiko dute gaueko 21:00etan Euskal Etxean eta haien ostean DJ batek jaialdiari amaiera emango dio.

Ez da hori Pariseko Euskal Etxeak Korrikaren inguruan ospatzen duen lehen jaialdia, orain dela bi urte, aurreko Korrika egin zen urte berean, ekintza ugari antolatu baitzituzten, beti ere euskara eta Euskal Herriko kultura goraipatuz.

Kontzertu gehiago

Bestalde Mandoilek taldeak, Parisetik bueltan, beste kontzertu bat eskainiko du Deustuko jaietan hurrengo martxoaren 18an. Deustuko Jai Batzordeak prestatuko txosnagunean izango da emanaldia gaueko 22:00tatik aurrera.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=d-E4pHE8JHw width:600 height:350]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide