Aldundiak izendaturik, apirilaren 22an Diego Martin Etxebarria amurrioarrak Arabako patroiak diren San Prudentzio eta Estibalizko Gure Amaren jaietako pregoia emango du.
Ahaldun nagusiaren hitzetan, “Europan arrakasta lortu duen gure lurraldeko gazte baten berebiziko ibilbidea saritzeko” eskaini zaio ohorea.
Diego, Amurrioko musika eskolan trebatu zen. Handik Gasteizko Jesus Guridi kontserbatoriora joan zen, Katalunian orkestra zuzendari profesional bilakatzeko. Alemanian bukatu zituen bere ikasketak operako zuzendari bezala espezializatuz.
Hortik aurrera, ibilbide luzea garatu du musikari talde ezberdinekin lan eginez: ABAO, Alemania eta Suitzako hainbat orkestratan.
Operaren munduan zuzendari ezberdinekin trebatu zen laguntzaile bezala hasiz, Riccardo Frizza edo Donato Renzetti honen adibide dira.
Estatuko nahiz Europako hainbat oholtzara igo ondoren, aurreko urtean Berlingo “Staatsoper im Schiller Theater”- en Dittrich-ren bi opera gidatu zituen.