2.700.000 euro inbertituko ditu Osakidetzak anbulatorio berrian

Erredakzioa 2015ko mar. 3a, 09:25

Osakidetzak zabaldutako oharraren bitartez Jon Darpon Osasun Sailburuak iragarri du 2.700.000 euro inbertituko direla Amurrioko anbulatorio berrian.

12.000 biztanle ingururi emango die zerbitzua: “Amurrioko herritarrei ez ezik, osasun-zentroak inguruko udalerrietako biztanleei ere emango die arreta: Aiara, Artziniega edota Orduña.”

Osakidetzak zabaldutako oharraren bitartez Jon Darpon Osasun Sailburuak iragarri du 2.700.000 euro inbertituko direla Amurrioko anbulatorio berrian.

12.000 biztanle ingururi emango die zerbitzua: “Amurrioko herritarrei ez ezik, osasun-zentroak inguruko udalerrietako biztanleei ere emango die arreta: Aiara, Artziniega edota Orduña.”

Darponek azaldu du hurrengo zerbitzuak eskainiko dituela: “osasun-arreta orokorra kontsultan eta etxez-etxe, arreta jarraituko guneak, prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak, promozio eta prebentzio-jarduerak, haurtzaroko eta nerabezaroko arreta, emakumearen arreta, adinekoen eta helduen arreta, arreta aringarriak eta kirurgia txikiak, beste jarduera eta zerbitzu batzuen artean.”

Aspaldi iragarri zuten moduan, anbulatorioa leku berrian kokatuta egongo da eta sailburuaren aburuz erosotasun gehiago emango die erabiltzaile zein langileei.

Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean azaldu dute hori guztia Jon Darpónek eta Osakidetza Osasun Arretarako zuzendaria Antonio Arraizak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide