Hauxe Da, Amurrioko herriak duen Udal Buletin Informatiboa, bete-beteko kolorezko inpresiorekin eta diseinu berriztatu batekin garai berri bateri hasiera eman dio, 1991ean kaleratzen hasi zenetik. Nahiz eta Hauxe Da-ren berezko kolore magenta mantendu duten, aldizkariaren diseinua guztiz aldatu dute eta oraingoan testuak hiru hilaretan kokatu dituzte, maketazio dinamikoago bat lortu nahian. Era berean, diseinu berrian tipografia ere aldatu dute, irakurketa ulergarriagoa eta biziagoa izan dadin.
Gainera, oraingoan kanpoko profesional edo aditu baten noizbehinkako kolaborazio zutabea sartuko dute, interes-orokorreko gaiei buruz berri emanez.
Eta apurka-apurka, portada edo selfie lehiaketa izan ahal diren moduko publikazioak gehitzen joango dira. Horrez gain, nabarmentzekoa dena Hauxe Da sare sozialetara (Twitter, Facebook, Frickr eta Youtube) eman duen saltoa izan da, web-orria (www.hauxeda.com) bere aldetik gaurkotasunaren albisteak sartuz modernizatuko dute.