Hiri-antolamenduko plan orokorra ezagutzeko eta helegiteak aurkezteko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2015ko ots. 17a, 12:49

Amurrioko EAJ, Bildu eta PSE-EE alderdien bozak eta PPren abstentzioa jaso eta gero hasierako onarpena eman diote hiri-antolamenduko plan orokorrari.

Amurrioko EAJ, Bildu eta PSE-EE alderdien bozak eta PPren abstentzioa jaso eta gero hasierako onarpena eman diote hiri-antolamenduko plan orokorrari.

Lau urtez aritu da lanean udala arau subsidiarioak aldatuko duen plana prestatzen. Josune Irabien alkateak azaldu du ez HAPOak ez duela bakarrik hirigintza gaiak jorratuko, beste hainbat esparru ere jorratzen dituela -sozioekonomia edo irisgarritasuna-. Gainera, alkateak azpimarratu du bere helburua, besteak beste, lurzoru berriak erabiltzea dela.

 Mugikortasuna hizpide

Amurrioko udalak zenbait ardatz zehaztu ditu HAPOan. Mugikortasunaren aldetik hurrengoak dira landuko diren ildoak:

Mugikortasun kontuetan, alderdi estrategiko hauek azpimarratu ditu:

  • Amurrio Nerbio ibairantz irekitzea, trenaren eraginez sortutako erdigune zatituaren arazoa konpontzeko eta Nerbioko Parke Linealean sartzeko, Amurrio erdigunean.

  • Aiara inguruko sarrerako bidea amaitzea eta erdigunetik Artziniega-Urduña artean igarotzen den trafikoa saihestea.

  • Trenari garrantzia handiagoa ematea: sarbideak hobetuz eta Aldai kale nagusiarekiko lotura areagotuz.

Helegiteak

Norbaitek helegiteak aurkeztu nahi izanez gero, bi hilabeteko epea izango du Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster. Horretarako Amurrioko Udaleko Erregistro Orokorreko bulegora jo beharko du, 09:00etatik 14:00etara.

Hiri-antolamendurako plan orokorra ezagutzeko hitzorduak

Udalak hainbat aukera emango ditu HAPO ezagutzeko:

-Udalaren webgunea kontsultatuta (www.amurrio.org), Udal Plangintzaren Berrikuspena atalean, Planaren Hasierako Onespenaren III. Fasea kontsultatu ahal izango da, eta bertatik deskargatu helegiteen eredua.

- Aurrez aurreko saioa Plan Orokorraren dokumentuaren inguruan sortzen diren zalantzak aurkeztu eta argitzeko. Martxoaren 3an izango da, 18:30ean, Udaleko katekesi aretoan.

- Erakusketa publikoak, pertsona baten laguntzaz bisitatzeko parada emango dute:

  • Otsailaren 16tik 20ra bitartean kiroldegiko hallean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Otsailaren 23tik 27ra, La Casonan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Martxoaren 2tik apirilaren 16ra, udaletxeko bulego orokorren sotoan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 11:00etatik 13:00etara ostiraletan.
  •  Administrazio Batzarretan ere ikusgai egongo da:
  • Otsailaren 21ean (larunbata), Delikako kontzeju-aretoan, 16:00etatik 19:00etara.
  • Otsailaren 28an (larunbata), Lezamako kontzeju-aretoan, 16:00etatik 19:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide