Kasilda Marañon amurrioarrak laugarren aldiz irabazi du Bilboko Konpartsakek antolatzen duen mozorro lehiaketa.
“Udazkeneko uzta” izan da bere mozorroa eta beti bezala birziklatutako materialak erabili ditu: intxaurrak edo kartoia, adibidez.
Kasildak 30 urte baino gehiago daramatza mozorroak diseinatzen eta gauzatzen. Hainbat sari eskuratu ditu Sestaon, Bilbon, Gasteizen, Amurrion...
Baina berak sariak baino jendearen txaloak nahiago ditu. Kasilda mozorroak egiten hasi zen bere semea eta alabarentzat eta aurten alabarekin parte hartu du Bilboko lehiaketan.
Lan handia da horrelako mozorroak sortzea eta noizbait abuztuan hasi da prestatzen.