EH Bilduk adierazi du anbulatorio berriaren kokapena eta zerbitzuak eztabaidatu behar direla

Erredakzioa 2015ko ots. 11a, 16:50

Tentsioa areagotu da Amurrioko udal gobernu taldearen eta oposizioko alderdi garrantzitzuenaren artean. Aste hasieran Berdintasun Plana izan bada aurrez aurre jarri dituena, atzo EH Bilduk deitutako prentsaurrekoan anbulatorio berriari buruz mintzatu zen.

Tentsioa areagotu da Amurrioko udal gobernu taldearen eta oposizioko alderdi garrantzitzuenaren artean. Aste hasieran Berdintasun Plana izan bada aurrez aurre jarri dituena, atzo EH Bilduk deitutako prentsaurrekoan anbulatorio berriari buruz mintzatu zen.

EH Bilduk azaldu nahi izan zuen bere jarrera anbulatorio berriaren inguruan. Mariano Alava zinegotziak azpimarratu du udalak sortu behar duen batzordea koalizioaren ideia izan dela. “Guk aurkeztu genuen mozioa anbulatorioaren inguruan eta gero EAJk testu alternatiboa aurkeztu zuen, ez da haien iniziatiba izan” adierazi zuen EH Bilduko ordezkariak.

Hori bai, guk jasotako aldarrikapenak leundu ditu udal gobernu taldeak” salatu du Alavak. EH Bilduren mozioak batzordea herritarrei ireki nahi zien. Aldi berean, herritarrekin anbulatorioan eman behar diren zerbitzuak eta kokapena ere eztabaidatu nahi zuen EH Bilduk batzorde horren bitartez.

Kontua ez da bakarrik eraikin berria izatea, zerbitzu gehiago ematea baizik. Ginekologia zerbitzua beharrezkoa da Amurrion” erantsi zuen Eva Blanco zinegotzi eta legebiltzarkideak.

Bukatzeko, koalizioaren asmoa zen herritarren iradokizunak Osasun Sailari helaraztea, aintzat har ditzan Plan Funtzionalean. “Baina horri uko egin dio EAJk, amore eman du ezer egin baino lehen” esan zuen Mariano Alavak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide