Argazkilari amurrioarrak Euskal Herriko hainbat hiritan aurkeztu du “Hiriko txirrindulariak” erakusketa eta Segovia, Malaga eta Xixonera eramango du orain. Bere zaletasunetik abiatu da Jose Miguel Llano bizikletaren inguruko bizimodua jasotzen duen proiektua osatzeko.
Kalean harrapatutako bizikletazaleak
Egunero leku batetik bestera joateko bizikletaz ibiltzen diren pertsonak agertzen dira erakusketako irudietan, Jose Miguel Llanok kalean harrapatu eta erretratua ateratzeko prest izan direnak. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Madril, Bartzelona, Madril eta Sevillan hartutako irudiak daude besteak beste.
Amurrioko bizikletazaleak ere azaltzen dira.
CENEAM-ek, Estatuko Gobernuaren Ingurumen Heziketarako Erakundea, “Hiriko Txirrindulariak” erakusketa garraio jasangarriaz kontzientziatzeko eta bizikletaren erabilpena sustatzeko modu ezinhobea dela deritzo eta horregatik bere erakusketa ibiltarien katalogoan sartu du.
Jose Miguel Llanoren erakusketa Segoviako Quintanar Jauregian ikusgai dago urtarrilaren 31tik eta Estatuko hiri desberdinetatik bira egingo du jarraian.