Herritarren kexak jasotzeko aplikazioa garatu du udalak

Erredakzioa 2015ko ots. 5a, 10:32

Amurrioko Udalak sakelakoentzako aplikazio elebiduna garatu eta plazaratu du. Partaidetza arloaren egitasmoa izan da eta bere helburua da herritarren kexa eta iradokizunak jasotzea. Modu horretan garbiketa arazoak, kaleetan eman diren kalteak edo antzeko gertakariak jaso eta kudeatuko ditu “auzobegiraleak”.

Udalak uste du komunikazioa arintzeko aukera egokia izan daitekeela.

Amurrioko Udalak sakelakoentzako aplikazio elebiduna garatu eta plazaratu du. Partaidetza arloaren egitasmoa izan da eta bere helburua da herritarren kexa eta iradokizunak jasotzea. Modu horretan garbiketa arazoak, kaleetan eman diren kalteak edo antzeko gertakariak jaso eta kudeatuko ditu “auzobegiraleak”.

Udalak uste du komunikazioa arintzeko aukera egokia izan daitekeela.

Dagoeneko google play zerbitzuaren bitartez lortu daiteke aplikazioa Android sistema erabiltzen duten telefonoentzat; “amurrio” hitza bilaketan erabiliz instalatzeko aukera dago.

Aplikazioaren funtzionamendua oso erraza da. Posta elektronikoaren helbidea soilik behar da instalatzeko eta behin hori eginda herritarrak zerbait egoera txarrean topatzen badu herrian, argazkia atera diezaioke eta bidali. Aplikazioak geolokalizatuko du automatikoki.

Gertakarien jarraipena

Gertakariaren berri eman ostean “auzobegiraleak” erantzungo dio herritarrari posta elektronikoaren bitartez. Hala ere, herritarrek ere gertakarien jarraipena egin dezakete. Guztiak argitaratuko baitira amurrioincidencias.org web-atarian.

Erabilera gehiago

Iñigo Bordes zinegotziak gogoratu du aplikazioak udalaren web-atarian argitaratzen dituen albisteak, agenda kulturala, botiken informazioa eta zenbait telefono ere jasotzen dituela.

Laster IOS sistema erabiltzen duten gailuentzako bertsioa ere zabalduko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide