Europan barrena bira egingo du Nakkiga taldeak

Erredakzioa 2015ko ots. 1a, 12:04

Urte berezia izango da aurtengoa Aiaraldeko Nakkiga taldearentzat, aurten hamabost urte betetzen baitira black metal musika estiloa jorratzen duen talde hori sortu zenetik.

Urte berezia izango da aurtengoa Aiaraldeko Nakkiga taldearentzat, aurten hamabost urte betetzen baitira black metal musika estiloa jorratzen duen talde hori sortu zenetik.

Taldeko kideek, baina, ez dute ospakizuna urteurren soil batean utzi nahi: kontzertu-bira bat egiteko asmoa dute. Martxoa aldean dute bira egitea aurreikusita, eta Espainiar Estatuko zenbait lekutan (Galizia, Valentzia, Zaragoza...) jotzeaz gain, Frantzia eta Portugalera hurbiltzeko asmoa ere badute. “Portugaleko kontzertuak oraindik guztiz lotu gabe dauzkagu”, aitortu du taldeko kidea den Isma Lopezek, “baina gurekin Orbeko Etxean jo duten Portugaleko talde batzuekin hitz egingo dugu horretarako”.Kontzertu horietan euren disko berria aurkezteko asmoa dute Nakkigako kideek. Amaieraren hasiera da lan horren izena, eta argitaratu duten hirugarrena da.

Ez dute, baina, bira oso luzea egiteko asmorik. Taldekide batzuen lan-egunak direla eta, asteburuetan emango dituzte kontzertuak. “Mini-bira bat izango da, egia esan”, adierazi du Lopezek. Furgonetan, baina, ez dira bakarrik joango, Euskal Herriko beste talde batekin batera zapalduko baitituzte Estatu Espainiarreko, Frantziako eta Portugaleko oholtzak.

Ez dute, baina, areto handietan jotzeko asmorik. “Nahiago dugu etxe okupatuetan edo gune autogestionatuetan jo”, azaldu du Lopezek, “leku berriak ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera emango digu horrek”.

Europan zehar

Nakkiga ez da izan atzerritik bira bat egin duen Aiaraldeko talde bakarra. Annunaki Revenge eta The Black Gramola Conspirancy talde amurrioarrak, adibidez, Europan zehar aritu izan dira kontzertuak eskaintzen. “Eslovenian, Frantzian, Alemanian... hainbat lekutan egon ginen”, oroitu du bi talde horietan jotzen aritutako Jabi Isasik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide