Auzo batzarrak abiatuko dituzte gaur “auzobegirale” figura indartuz

Erredakzioa 2015ko urt. 27a, 10:11

Bai auzokideen iradokizun eta kexak jasotzeko zein bere lana azaltzeko erabiltzen ditu udalak auzo batzarrak. Erakundearen eta herritarren arteko zubi hori 2012an abiatu zuten eta aste honetan jarraipena izan du. 
 
Bilera irekiak egingo dira Alkinarreko auzokideekin hasiz gaur bertan, Gazte Alaiak-en egoitzan izango da 18:30ean. Larrabeko auzokideekin egingo dute batzarra bihar udaletxean 18:45ean. 
 
Hurrengo hitzordua Landakoko auzokideekin izango du udalak udaletxean bertan otsailaren 2an, 18:30ean.

Bai auzokideen iradokizun eta kexak jasotzeko zein bere lana azaltzeko erabiltzen ditu udalak auzo batzarrak. Erakundearen eta herritarren arteko zubi hori 2012an abiatu zuten eta aste honetan jarraipena izan du. 
 
Bilera irekiak egingo dira Alkinarreko auzokideekin hasiz gaur bertan, Gazte Alaiak-en egoitzan izango da 18:30ean. Larrabeko auzokideekin egingo dute batzarra bihar udaletxean 18:45ean. 
 
Hurrengo hitzordua Landakoko auzokideekin izango du udalak udaletxean bertan otsailaren 2an, 18:30ean. Bi egun geroago, otsailaren 4an eta  ordu berean Arenalde auzo elkartearen egoitzen San Joseko auzokideek izango dute aukera udal ordezkariekin hitz egiteko.
 
Otsailaren 6an Goikalarra auzoaren txanda helduko da, 18:30ean kulunken plaza alboan dagoen lokalean antolatu baitute bilera. Otsailaren 9an San Rokeko auzokideei aukera bera emango diete 18:30ean baselizan. 
 
Bukatzeko, otsailaren 11n Bañuetaibarreko auzokoek izango dute hitzordua udaletxean 18:30ean.
 

Auzobegiralea

Bilera horiek guztiak erabiliko ditu udalak gogoratzeko Auzobegiralea indarrean jarri zutela aspaldi. Horren helburua da auzokideen kexak bideratzea. Horretarako udaletxera joan daitezke amurrioarrek, 945891161 telefonora deitu edo partehartzea@amurrio-org helbidera idatzi.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide