Aiaraldeako txirrindularitzak beste lorpen bat izan du. Aritz Arberas amurrioarra Arabiar Emirerri Batuko Skydive Dubai taldea fitxatu egin du kirol zuzendari lanetan aritzeko. Jadanik herrialdean dago talde berriarekin eta atzo twitter bitartez zabaldu zuen albistea.
Skydive Dubai taldea 2014an sortu zen eta kontinental mailan lehiatzen da. Izen handiko txirrindulariak ditu: Andrea Paolini, Vladimir Gusev eta Francisco Mancebo kasu. Azkenengo honek Espainiar Itzuliar eta Frantziako Tourrean hirugarren geratu zelarik.
Nahiz eta gaztea izan, Aritz Arberasek ibilbide luzea egin du kirolean, txirrindularitzan hain zuzen. Euskadi Fundazioari egon da hainbat urtez loturik hasieran Naturgas taldeari eta gero Euskadi Kontinentalari, txirrindulari amateurra izan da eta azaroan Lointek taldeak iragarri zuen bere talde teknikoan ardurak izango zituela. Hala ere, Lointek-ek joaten utzi dio eta Aritzek asko eskertu die egin duten ahalegina.