Bihar izango da epaiketa, Gasteizen
Herritar bat epaituko dute Gasteizen gaur (urtarrilak 26) 11:30tan, iaz Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko PPren egoitzaren aurrean egindako ekintza batengatik. Fiskalaren hitzetan, hildako presoaren argazkia zeraman panpin bat jarri zuen akusatuak egoitzaren aurrean, eta likido gorri bat bota zion panpinari gainetik. Kartel batzuk jarri eta eskuorri batzuk bota zituen jarraian. Ondoren, betiere fiskalaren arabera, PPko zinegotzia den Maria Monserrat Caniveren bizkartzainari zuzendu zitzaion, eta "zuek zarete errudunak, zuek hiltzaileak zarete" esan omen zion.
Hasieran "irainak" salatu zituzten arren, orain fiskalak "koakzio delitu" bat egin izana egotzi dio herritarrari, eta 5.400 euroko isuna ordaintzera kondenatzea eskatu du.