Amurrioko Kultur Etxean, hurrengo ostirala den urtarrilak 23an Zaraobe Institutuak antolatutako markagailu leihaketaren sari banaketa izango da. Ekitaldia, leihaketaren bigarren alea izango da, eta goizeko 11:15etan emango dio hasiera ikastetxeko zuzendaria Amurrioko alkatesa eta Sahararekin Elkartasunaren aldeko Elkarteko presidentearen laguntzaz.
Leihaketa, Amal Murkus abeslari palestinarraren La Ahada Yalam abestia izan du oinarri. Partehartzaileek, abesti horrek sentiarazitakoa marrazki batean plasmatzea zuten helburu. Honen bitartez, ikasleek kultura desberdinak ulertu eta haiekin enpatizatzea bilatzen zen, elkartasuna bultzatzeko ekintza baitzen.
Jarraian, abestiaren letra, euskaraz:
Nork ote daki
Bihar hurrengoa zein izango den
Errefuxiatuen gaineko zerua goibel dago
Hormetan arrapaladan zirriborraturiko ametsak
Leloen / Esloganen azpitik
Ume hiritarrak
Beren jokoan ari dira jolasean
Heriotza / Heriotzean
Nork ote daki, nork ote daki
Gaurko heroiak hildakoak dira
arratsaldeko teleberrian
Jente arrunta titularretan albiste da
Segundu batzuk
Desagertzeko gero
Arrastorik gabe
Beste eguneko berrien
urak eramanda
Nork ote daki, nork ote daki
Baina jakin dakit biharko biktimek
Egun berriko egunsentia hurbilduko dutena
Nork ote daki...