Zea Mays eta "txipiroia", aurtengo Puntazo Eguneko osagai berriak

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko urt. 20a, 09:49

Amurrioko koadrilen arteko Puntazo Eguna jaialdia antolatzen duen batzordeak dagoeneko aurtengo egitaraua kaleratu du.

Aurten urtarrilaren 31n ospatuko den urteroko Amurrioko jaialdiak, egitarau oparoa eskainiko du berriro.

Goizetik hasita, 12:00ak aldera konkretuki, herrian trikipoteoa antolatu da eta 13:00ak aldera jaialdiari hasiera emateko txupinazoa ere jaurtiko dute.

14:30ak aldera jaialdia bere urteroko gunera hurbilduko da, Matias Landaburu ikastetxeko frontoira zehazki. Bertan, herri bazkaria egongo da.

Herri bazkarirako tiketak aste honetatik aurrera Rinconcito eta Txokogorri tabernetan salgai jarriko dira 10 euroren truke.

Bazkalostean, 16:00etan eta 18:00etan zehazki, aurtengo bi ekintza sorpresak burutuko dira; “txipiroia” eta “puntazo momentua” izendatutakoak.

Arratsaldeko 19:00etan herriko tabernetan batukada poteoa ere antolatu dute eta, jaialdiari amaiera emateko, gau osoan Matias Landaburun hiru kontzertu antolatu ditu batzordeak, 22:00etan hasita.

Alde batetik, Amurrio eta Bilboko kideak dituen Monkey Painters taldea arituko da. Ostean, Errekalde auzoko Zea Mays talde ospetsua eta, jaialdiari bukaera emateko, Akerbeltz erromeria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide