"Hezkuntzarekiko grina eta konpromisoa duten pertsonentzako jardunaldi irekiak dira hauek"

Erredakzioa 2015ko urt. 18a, 09:15

EDU FRAILE (Amurrio, 1963) Aresketa Ikastolak antolatzen dituen Hezkuntza Jardunaldi Irekien koordinatzailea da eta aurtengo egitarauaren inguruan hitz egin ez ezik ekimenaren izaera ere deskribatu ditu.

Zenbat aldiz antolatu dituzue jardunaldi hauek?

Hauek dira XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Irekiak ez direlako mugatzen ikastetxeko bezeroei, baizik eta Amurrio eta Aiarako jende guztiari, hezkuntzarekin nolabaiteko konpromisoa daukaten pertsona orori; bai irakasle, profesional, zein familiei.

EDU FRAILE (Amurrio, 1963) Aresketa Ikastolak antolatzen dituen Hezkuntza Jardunaldi Irekien koordinatzailea da eta aurtengo egitarauaren inguruan hitz egin ez ezik ekimenaren izaera ere deskribatu ditu.

Zenbat aldiz antolatu dituzue jardunaldi hauek?

Hauek dira XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Irekiak ez direlako mugatzen ikastetxeko bezeroei, baizik eta Amurrio eta Aiarako jende guztiari, hezkuntzarekin nolabaiteko konpromisoa daukaten pertsona orori; bai irakasle, profesional, zein familiei.

Jardunaldien helburua beti berdina da. Hau da, hezkuntzarekiko nolabaiteko konpromiso eta grina daukagunok elkartzea eta foroa osatzea urtero eztabaidatzeko, gure kezkak aurkezteko eta ikasteko.

Eta horretarako urtero ekartzen ditugu 5 aditu hainbat bizipen izan dituztenak diziplina ezberdinetan.

Eta bizipen horien bitartez ikasi dutenak eta komunikatzen onak direnak.

Horrela, 15 urte hauetan hurbildu gara pedagogia, psikologia, garapen pertsonalaren mundura...

Aurtengo jardunaldien ardatza zein izango da?

Aurtengo 5 hitzaldiak ardatz baten inguruan uztartu ditugu, beti bezala. Iaz transmisioa izan zen, duela bi urte sormena eta aurten itxaropena da.

Itxaropena asko lotzen da baikortasunarekin eta erresilientziarekin. Nolabait etorkizunarekin.

Beti da hezkuntzarako eta bizitzarako osagai garrantzitsua baina egungo egoeran, are gehiago.

Horregatik baikortasun arnasa ekarri nahi izan dugu osatzen dugun foro honetara.

Lehen hitzaldian Javier Gutierrez gonbidatu duzue, nahiz eta pedagogiara loturik ez dagoen.

Guk defendatzen dugu eskola bere hormetatik atera behar dela. Javier Gutierrez ezagutu genuen iaz Amurrion Bidean-ek antolatutako hitzaldi batzuetan, ikasleei zuzenduta.

Bera Vidralako zuzendaria izan zen eta uste dugu ekarpenak egiteko aukera badituela. Zehazki, lanbidearen bitartez bere burua bete dezakeela eta nola bihurtu daiteke enpresa pertsonen arteko proiektua. Eta proiektu bati balioa emateko bide ezberdinak daudela.

Ez da bakarrik aberastasuna sortzea. Beste bi galdera planteatzen dizkigu Javierrek: etorkizuna du? Etikoa da?

Eta horiek erantzun positiboa badaukate, aurrera.

Umore senarekin lotutako hitzaldia da asteartekoa, ezta?

Bai, hizlaria, Virginia Imaz, pailazoa da, klown, maistra ere eta berak defendatzen duena da bizitzaren aurrean kokatu gaitezkeela bi modutan; modu tragikoan eta bestea komikoan.

Biak izan daitezke egokiak baina agian gehiegikeriaz jotzen dugu modu dramatikora. Hezkuntzan eta bizitzan giro komikoa nagusitu beharko litzateke.

Nahiko gogorra da bizitza bestela.

Zentzu horretan Virginiak proposatzen duena da berreziketa emozionala umeen, guraso eta irakasleen artean.

Azucena Alonso kolonbiarra izango da asteazkenean hizlaria

Azucena ezagutu genuen Bilbon, kongresu batean Caludio Narajo eta EHUk antolatutakoa eta arreta deitu zigun Bogotako auzo oso txiroetan egindako lana.

Indarkeria eta pobreziaz beteriko giro batean bera saiatu zen baliabide teknikorik gabe eta metodologiaren laguntza handirik gabe, maitasun eta dedikazio handiz, giro positiboa sortzen.
Erresilientziaren elementuak aktibatzen. Eskola sortu zuen eta joaten hasi ziren gerrillari eta paramilitarren seme-alabak.

Egun bazterkeriari lotuta egon behar liratekeen gazte horiek zerbait dira. Garapen profesional eta pertsonala izan dute eta hori kontatuko digu.

Ostegunean gaia ezberdina izango da, neurologo batek hitz egin baitu.

Bai, Adolfo Lopez de Munain Biodonostia Institutuko neurozientzia ikerkuntza arloko zuzendaria da.

Oso pertsona aditua da eta nazioartean sariak jaso ditu eta zientziaz gain hezkuntza ere bada bere helburua.

Berak azpimarratuko digu ikasleen mugak zabaltzea eta jakin-mina piztea garrantzitsua dela eta horren bitartez nola gozatu eta ulertu daiteke gehiago bizitza.

Jardunaldiak amaitzeko Patxi Izagirre ekarriko duzue.

Pertsona batzuek ekarpenak egiten dituzte presentziarekin soilik eta Patxi da horietako kasu arraro bat.

Hirugarren aldiz egongo da gurekin eta aurten planteatuko duen gaia izango da ziurgabetasuna onartzea.
Mundu honetan gauza gutxi dira ziurrak eta ezin ditugu ikasleak mundu seguru batean bizitzeko hezi.

Etengabe dago mundua aldatzen eta edozein ikaskuntzak aurrera egiteko segurtasun gunea utzi eta salto egin behar du.
Salto egiten dugunean ez dakigu ondo non jarriko diren gure oinak.

Askotan seme-alaben alboan egon behar dugu baina berak salto egin behar dute. Horren ezean ezinezkoa da aurrera egitea, ikastea...

Jendeak zer espero du jardunaldien partetik? Eta zuek jendearen partetik?

Gure jardunaldiak ez dira ezustea. 15 urte hauetan joan gara foro bat osatzen hemen Amurrion eta oro har 60 pertsona edo hurbiltzen dira hitzaldietan.

Bereziki pozten gaitu jardunaldi irekien izaerari erantzutea jendeak eta publiko anitza izatea: herri ezberdinetako pertsonak eta hainbat esparruetakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide