Gertakaria atzo izan zen, eguerdian hain zuzen. 15 urteko gazte bat txirrindulaz Amurrioko erdigunea zeharkatzen zuelarik auto batek harrapatu zuen Elexondo eta Foru kaleen artean, hedabideek jakinarazi dutenez.
Istripuaren ondorioz gazteak traumatismoa sufritu du buruan eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Barne Sailak ez du azalpen gehiagorik eman bere osasunaren egoerari buruz.
Zentzu berean, poliziak ez ditu azaldu oraindik gertakariaren arrazoiak. 112 zerbitzuak zabaldu zuen atzo gertatutakoa twitter bidez eta gero hainbat hedabidek jaso dute.
Istripuak oihartzuna izan du sare sozialetan ere eta zenbait txirrindularik errespetu gehiago eskatu dute txirrindula erabiltzen dutenentzat.
Duela hilabete batzuk Urduñan grabatutako bideoa oso ospetsua egin zen telebista igorri eta gero. Bideoan txirrindulari batek grabatu zuen auto batek modu arriskutsuan gailentze zuela.