BECtekadaren bederatzigarren emanaldia da aurtengoa. Datorren larunbatean izango da, Amurrio Antzokian, eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da jaialdia.
Sarrerak Amurrioko Aldai kalean dagoen La Casonan eskuratu daitezke, bere prezioa 8 euro delarik.
Amurrioko BECtekadan bilduko diren bertsolariak puntakoak dira eta Udalak ahalegina egiten du herrira ekartzeko: Amets Arzallus, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Txapelduna, Maialen Lujanbio, 2009ko Txapelketan irabazle, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Sustrai Kolina eta Unai Iturriaga.
Bertsolaritza zirkuituan ezinbezteko hitzordua bihurtu da BECtekada eta, aurreko emanaldietan bezala, bertsozalez beteko da Amurrio Antzokia. Giro ezinhobea eta bertsolarien eta publikoaren arteko harremana izango dira protagonista. Amurrio Antzokia, BEC Aretoa Bertsolari Txapelketa Nagusian berotzen den bezala, berotuko da.