Aurkeztuko diguzu Priscilla Band?
Priscilla Band-ek 2055ean hasi zuen bere ibilbidea eta garai horretan batzuk ez geunden, 2009an batu ginen. Funk musika egin nahi genuen: James Brown, Rufus Thomas... horrelako gauzak.
Oinarria izan direnak hasi ziren; baxu-jotzailea, gitar-jotzailea, bateria-jotzailea eta hammonda jotzen duena. 2009an jende gehiago behar zutela pentsatu zutenean talde txiki hori banda handia bilakatu zen. Orduan musika tresna gehiago sartu ziren, batez ere haizeko musika tresnak; hiru saxofoi eta tronpeta, alegia.
Ni Amurriokoa naiz, Julen Yarritu, saxofoi jotzailea Laudiokoa da eta Artziniega eta Bilboko musikariak ere badaude.
Nola elkartu zineten?
Hasieratik elkar ezagutzen genuen, zenbait kontzertu eman genituen elkarrekin Early Reflectiones-en eskutik, adibidez.
Gainera ordezkapenak egiten egon ginen, gu baino lehen beste soxofoi-jotzaile eta tronboi-jotzailea ere egon zen taldean. Eta horrela joan ginen taldea osatzen.
Abeslariaren kasuan ordea ez zen horrela izan. Casting-a egin genuen abeslaria hautatzeko. Baina besteok ezagunak ginen.
Euskal Herria oso famatuak ez bazarete ere hainbat kontzertu ematen dituzue.
60 kontzertu baino gehiago eman ditugu Euskal Herririk kanpo. Batez ere Madrilen eta Errioxan. Bartzelonan ez ditugu hainbeste eman, Andaluzian eta Galizian ere ibili gara.
Orokorrean musika beltzaren giroan mugitzen gara. Esparru horretako beste talde batzuekin jotzen dugu; latinoak adibidez. Baina musika beltzatik etortzen diren beste estilo batzuekin jotzen dugu gehienbat.
Euskal Herrian beti egon da -Rock Radical Vasco dela eta- rock edo punk musika jotzeko joera. Ska ere oso gogokoa da Euskal Herrian.
Baina kanpoan denetarik dago. Topatu dezakezu hainbat musika estilo eta hemen gehiago ematen da guk jotzen dugun musika mota.
Adibidez Bilbora noizbait funk taldeak etortzen dira jotzera baina ez zaie errentagarria izaten jende asko ez baita hurbiltzen haiek ikustera.
Musika beltza esaten duzunean zein musika mota aipatzen duzu?
Batik-bat funk. Baita soul musika ere. Funk musika barruan estilo txikiagoak daudela esan dezakegu, deep funk eta horrelakoak.
Eta abeslarien aldetik, lehen aipatutako James Brown, Rufus Thomas, Bobby Byrd edo modernoagoa dena Maceo Parker azpimarratuko nituzke.
Dena den gure musika klasikoagoa da, James Brown-en hasiera hartzen dugu erreferentetzat gure musika egiterakoan.
Zer jaso disko berrian?
9 abesti egin ditugu. Bertsio gutxiago egin ditugu disko honetan. Esan dezakegu gure estiloa aurkitu dugula. Lehen diskoan estilo desberdinak jorratu genituen, orain ez dugu latin edo disko musika egiten.
Orain James Brownen musikaren ildoa jarraitzen dugu gehiago.
Madrilen grabatu dugu modu analogikoan. Adibidez abesti bat hartze bakarrean egin genuen guztiok batera joz. Gainerako abestietan hartze gutxi egin ditugu.
Modu analogikoan ezin genuen mozketarik egin eta oso originala da soinua. Mikroak ere 50. hamarkadoak dira eta garai horretan bezala grabatu dugu. Horregatik merezi du diskoa entzuteak.
Kontzertuak prestatu dituzue urtea hasteko?
Aurkezpena urtarrilaren 8an izango da bilboko Fnac-en baina baditugu beste kontzertu batzuk. Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu aurkezpena adibidez urtarrilaren 31n.
Hori baino lehen 16an Madrilen joko dugu eta Segovian 17an.
2015eko helburua zein izango da?
Uhmmm... Ondo pasatzea! (barreak)
Hori da garrantzitsua. Bestalde gustatuko litzaiguke zabalpen gehiago izatea. Abesti bat euskaraz egin dugu "Xalala kale". Abesti hori egin dugu jendeak apur bat gehiago ezagun dezan gure musika. Ondo legoke jende gehiagok musika mota hau egiten hastea. Kontzertuak edo egiteko hemen Euskal Herrian.
Lehen aipatu duzu Euskal Herrian errotuta dagoela punka, baina agian funkya baino errazagoa bada egiteko, ezta?
Nik ere punk jo dut, bateria hain zuzen. Punki musika ondo egitea ez da erraza. Erraza da "pin-pan-pun" jotzea baina punk landua ere badago. Niretzat, adibidez, Cicatriz. Cicatriz taldeko kideak musikariak ziren.