Udalak Euskomer Araba, Bizkai eta Gipuzkoako dendarien konfederazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu du informazio geografikoaren inguruko sistema bat egiteko. Ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoko herri batzuetan eta besteetan egingo da eta jasotzen diren datuekin GISCOM Euskadi izeneko informazio geografikoko sistema bat lortuko da.
“Tresna hau dendariei eta zerbitzu enpresei beraien lehiakortasuna mantentzea edo igotzea utziko die. Sistema honen bidez erabakiak hartzerako orduan informazioa lor dezaketelako eta honen bidez IKT direlakoetara hurbilduko direlako”, adierazi zuten Josune irabien alkateak eta Jon Aspuruk, Euskomerren ordezkariak.
Euskomerren helburutariko bat hiru urte jarraian urtero datuak eguneratzea izango da eta Udalak bere aldetik, datu base publikoetako informazioa erabiltzea utziko dio, hala nola, sustapen ekonomikoa edo mugikortasuna.