San Anton jaia urtarrilaren 18an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko abe. 22a, 08:06

San Antonen Lagunen elkarteak jakinarazi duenez, hurrengo urtarrilaren 18an San Anton baselizaren inguruan urtero egiten den jaia ospatuko dute. Bertan, ohiko txerri zozketa eta enkantea egingo da, eta baserritarrek euren produktuak salduko dituzte.

San Antonen Lagunen elkarteak jakinarazi duenez, hurrengo urtarrilaren 18an San Anton baselizaren inguruan urtero egiten den jaia ospatuko dute. Bertan, ohiko txerri zozketa eta enkantea egingo da, eta baserritarrek euren produktuak salduko dituzte.

Eguna goizeko 09:00etan hasiko da suziriekin eta azoka 10:00etan irekiko da. 11:30ean santuaren omenezko mesa egingo da eta baserriko produktuen enkanteari ordu bat geroago hasiera emango zaio. Aurtengo produktuen sailak merkeagoak izango dira eta baserriko produktuez besterik ez dira osatuko, izan ere, aurreko urteetan zozketatutako kirol kamisetak oso garestiak baitira.

Bestalde, hamabost txerrikume eta arkume inguru erreko dira, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da urtarrilaren 13a baino lehen 664081883 telefonora deituz eta Amurrioko Laboral kutxan diru-sarrera eginez. Erreziboa egunean bertan eman beharko da eta txerrikumeak 75 euro balioko dituzte eta arkumeak 90 euro. Gainera, 100 saltoki baino gehiago egongo dira eta elkartetik baserritarrez jantzita joatea animatzen dute. Enkantean ateratako dirua elkarte bati joango da.

 [video:http://vimeo.com/84636580 width:360 height:250]
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide