"Atzerritik etortzea ezin da aitzakia bihurtu euskara ez ikasteko"

Erredakzioa 2014ko abe. 23a, 18:11

AMRUDIN DRLJO DIZDAREVIC (1992, Bosnia) amurrioarrak Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketaren bigarren saria irabazi du bideoa grabatuz. Zabaldutako mezuaren eta euskarari buruz mintzatu da.

Bigarren saria lortu duzu Gerardo Lopez de Gereñu Sarian. Azalduko duzu zer egin duzun horretarako eta zein den zabaldu duzun mezua?

AMRUDIN DRLJO DIZDAREVIC (1992, Bosnia) amurrioarrak Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketaren bigarren saria irabazi du bideoa grabatuz. Zabaldutako mezuaren eta euskarari buruz mintzatu da.

Bigarren saria lortu duzu Gerardo Lopez de Gereñu Sarian. Azalduko duzu zer egin duzun horretarako eta zein den zabaldu duzun mezua?

Egia esan ez nuen espero saririk lortzea...baina amaren mugikorra hartu (nireak pena ematen du), REC botoia sakatu eta hasi nintzen nire ikuspuntutik "euskararen garrantzia Araban" gaia jorratzen.

Nola bururatu zitzaizun ideia eta zergatik animatu zinen parte hartzen?

Batxilergoan izan nuen Euskara irakasleak e-mail bat bidali zidan lehiaketan parte hartzen animatuz.

Berehala martxan jarri nintzen eta azkenik euskararen etorkizunari buruz hitz egitea erabaki nuen, beharrezkoa zela pentsatu nuelako, nire ikuspuntua ere argi eta garbi uzteko.

Saria jaso duzu, zertan datza eta nola bizi izan duzu sari banaketa?

Saria, hainbat liburu interesgarriak (Euskararen historiari buruz), kamiseta bat, "smartphone" bat eta niretzako bereziena, Diploma.

Kriston urduritasunez bizi izan nuen sari banaketa, aretoa jendez lepo zegoen, hainbat kamara eta guzti!

Bitxikeria bat kontatuko dizuet... Javier De Andres diputatu orokorrarekin argazkia ateratzea egokitu zitzaidan, eta pare bat "labankadatxo" bota genion elkarri... ideologia guztiz ezberdinekoak gara eta.

Euskalduna zara baina egindako bideoan atzerritik etorri zarela diozu. Nola bizi izan duzu zure harremana euskararekin?

Bideoan azaltzen dudan moduan, atzerritik etortzea ezin da aitzakia bihurtu hizkuntza hau ez ikasteko. Euskara, herri honen kulturaren parte garrantzitsuenetarikoa da eta gure esku dago hiltzen ez ustea, ederregia da eta!

Mezu itxaropentsua zabaltzen duzu euskararen egoerari buruz. Apurka-apurka hedatzen ari dela uste duzu?

Euskara hizkuntza bere kabuz ezin da mantendu, gure baitan datza lurralde honek daukan altxor preziatu honekin gu aberastea. Gure mingaina konprometitu behar da gure pentsaerarekin.

Euskaraz pentsatuz...euskaraz mintzatuz!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide