Hilabete honetan 30 urte betetzen dira Amurrioko Zaraobe Saskibaloi Kluba sortu zenetik. Hori ospatzeko ekintza sorta prestatu dute klubeko kideek.
Lehen ekintza iragan abenduaren 6tik 8ra bitartean egin zen Euskadiko Junior kategoriako saskibaloi txapelketa izan zen, Bañueta kiroldegian jokatu zena. Arabako Saskibaloi selekzioko kideek hartu zuten parte bertan.
Gabonetako torneoa
Hurrengo jarduera urtero egin den Gabonetako Torneoa izango da; ohikoan bezala, abenduaren 26tik 30ra bitartean egingo dena. 10:30tan, 12:00tan, 17:30tan eta 19:15tan izango dira partidak, eta Klubak dituen 11 taldeek hartuko dute parte, saskibaloi eskolako 14 haurrekin batera. Azken partida Klubeko jokalari ohien eta oraindik zehaztu gabeko estatu mailako talde baten artekoa izango da.
Txapelketa horren lehen edizioa (1984. urtean jokatutakoa) izan zen, hain zuzen, klubaren sorreraren abiapuntua. Urduñan ikasten zuten Amurrioko ikasle batzuk jokatzeko asmoz sortu zen torneoa.