Aretoa jendez lepo, emetasunaren ikuspegia zabaltzeko urratsa

Amurrioko antzokia jendez lepo egin zuten atzo "Ene begiak eme" ikuskizuna. Eskualdeko 250 lagun bertaratu ziren 40 artisten emanaldia ikustera. Esti Bilbao eta Nerea Puentek jaiotza oholtzaratu zuten haurrek gurasoei kontatzeko ipuina entzuten zen bitartean haurdun dagoen emakumearen tripan marrazkiak eginez. Haurtzaroan mutil eta neskek bizi duten egoera ezberdinak taularatzeaz Falu, Arene eta Izaro arduratu ziren, jostailu ezberdinak aldean flauta trabesera eta kitarraren soinuek Mikel Laboaren "Zilborhesteak" kanta jotzen zutela.

Amurrioko antzokia jendez lepo egin zuten atzo "Ene begiak eme" ikuskizuna. Eskualdeko 250 lagun bertaratu ziren 40 artisten emanaldia ikustera. Esti Bilbao eta Nerea Puentek jaiotza oholtzaratu zuten haurrek gurasoei kontatzeko ipuina entzuten zen bitartean haurdun dagoen emakumearen tripan marrazkiak eginez. Haurtzaroan mutil eta neskek bizi duten egoera ezberdinak taularatzeaz Falu, Arene eta Izaro arduratu ziren, jostailu ezberdinak aldean flauta trabesera eta kitarraren soinuek Mikel Laboaren "Zilborhesteak" kanta jotzen zutela. Ondoren, Aresketa Gimnasia erritmikoko bi kirolari ohi atera ziren, Zea Maysen bertsioan abesti berdina uztai eta xingolekin dantzatzera. Mari Garamendi eta Libe Kerrorumek ilargiak emakumeengan duen eragina irudikatu zuten antzerki bidez, hilerokoa eta hamaika emozio plazaratuz. Oreka eta emozioek Ander Goti eta Nerea Iglesiasekin izan zuten segida, eszenatokian soka baten gainean batetik bestera ibili baiziren. Segidan, Artziniegako Bleibet abesbatzako hainbat kidek publiko artetik abestu zuten "Hegoak ebaki banizkio" kanta ezaguna. Ostean, antzerkiaren txanda iritsi zen, emakumeei erantsitako estereotipoak biluztuz. Igor Arzuaga musikariaren erritmoz lagunduta, kontaktu dantzaz gozatzeko aukera ere izan zuten ikusleek. Leire eta Zaloa Sanjurjo ahizpek dantza tradizionalak eta modernoak nahastu zituzten txalaparta soinuekin. Jabi Isasi eta Jessi Picatostek, aldiz, maitasunaren inguruko ipuin musikatu bat kontatu zuten. Arantza Arrizabalagak, ordea, zahartzaroa irudikatu zuen, sofan eserita album bat eskuan pantailan haren bizitzako hainbat argazki -txikitatik gaur egun arte- ikusten ziren bitartean. Emanaldiari amaiera Uluka taldeak eman zion "Morez" kantarekin. Datozen asteetan argitaratuko da "Ene begiak eme" ikuskizunaren DVDa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide