Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu ondoren, 10 eguneko epea ireki berri da Udalak aldi baterako beharrak asetzeko ireki dituen lan-poltsetan izena emateko. Zehatzean, 5 zereginetarako lan-poltsak irekiko dira; obra eta zerbitzuetan espezializatutako peoiak, parke eta lorategietan espezializatutako peoiak, atezainak, igeltserotzako 1. mailako ofizialak, eta lorezaintzako 1. mailako ofizialak.
Hautaketa prozesu selektiboa izango da gaur abiatzen dena, eta interesa duten pertsonek eskaera orria bete eta Amurrioko Udaletxean bertan (Juan de Urrutia Plaza zenbaki gabea) aurkeztu beharko dute goizeko 09:00etatik 14:00etarako ordutegian Idazkiak Alkatetza-presidentziara zuzendu beharko dira.
(Eskaera orriak eta lan-poltsetan izena emateko baldintza eta prozedura zehatzak kontsultagarri eta deskargatzeko moduan daude ezkerreko zutabean).