Amurrioko udalbatzak LOMCEren aurkako mozioa onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko abe. 3a, 07:08

Amurrioko udalbatzak LOMCE lege proiektuaren kontrako mozioa onartu zuen ostegunean, EAJ eta Bildu udal taldeen aldeko botoekin.

Amurrioko udalbatzak LOMCE lege proiektuaren kontrako mozioa onartu berri du, EAJ eta Bildu udal taldeen aldeko botoekin. Amurrioko PPko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten eta PSEko ordezkaria abstenitu. Mozioa hezkuntza munduko hamaika banako eta eragile biltzen dituen LOMCE Gabeko Herria plataformak aurkeztu du eta EH Bilduk udalbatzara eraman.

 

Herriko udal ordezkari politikoek adosturiko adierazpenaren arabera erreforma proiektu berri hau pertsonen hezkuntzarako eskubidearen aurkakoa da “eskola inklusiboa baztertzen duelako, autoritarioa eta segregatzailea delako, euskara eta euskal kultura alboratzen dituelako, hiritarren eta familien partehartzearen aurka egin, erlijioa inposatu, ikasleriaren norbanakotasunetatik aldendutako hezkuntza bat derrigortzen duelako, sistema merkantilistaren beharrizanei erantzun nahi dielako eta beste arrazoi askorengatik”. Era berean, LOMCE gizartearen gehiengoaren nahien aurka dihoala adierazten dute.

 

Honenbestez, Amurrioko Udalak, mozioaren onarpenaren ondotik, honako neurri hauek onartuko lituzke: LOMCE Gabeko Ekimena eta erreforma legearen aurka bideratzen diren ekimen guztiekiko babesa eta lege proiektuaren aurkako posizionamendu instituzionala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide