“A la Puertas de Europa” Carlos Spottorno argazki-kazetariaren obren erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 21a arte Amurrioko Elexondo kalean zehar. Europako hegoaldean ematen den immigrazioaren errealitate dramatikoaren ikerkuntzaren ondorioz egindako lana da.
Erakusketan, zuri-beltzean dauden 60 irudi egongo dira ikusgai eta irudi bakoitzean gertatzen ari den euskarazko eta gaztelerazko narrazio batekin lagunduta daude. Irudiak kalean arazorik gabe ikusgai egoteko material berezi batzuetan inprimatuta baitaude.
Espainia, Italia, Grezia eta Bulgaria Europar kontinenteko zaindariak direla irudikatzen da, kontinentearen barrenean aldiz, leuntasunez jokatzen dute publikoki eta zorroztasunez alde pribatuan immigranteei dagokionez. Horren ondorio da erreportaje hau, non Lampedusa, Melilla, Grezia edo Bulgariara bidaiatzeko aukera izango dugu. Hesiak zeharkatzen saiatzen direnen eta zaintzen dituztenen eguneroko bizitzaren ikustaldia da. Bere identitatea zehazten saiatzen ari den Europa baten erretratua.