Anbulatorio berriaren eraikuntzak aurrez aurre ipini ditu Udal Gobernu taldea eta oposizioa

Erredakzioa 2014ko abe. 1a, 11:26

Ostegunean egindako udal osoko bilkuran erabaki behar zuten alderdiek Mendiko 3 kalean dagoen orubearen erabilera zein izango den.

Udal Gobernu Taldearen, hau da, EAJ, asmoa da lursaila Amurrioko anbulatorio berriaren eraikuntzara bideratzea eta horretarako prozedurak aurre egin behar zuen.

Hala ere, oposizioan dauden talde guztiek gaia mahai gainean uztearen alde bozkatu zuten. Ondorioz, prozedura bertan behera geratu da momentuz.

Ostegunean egindako udal osoko bilkuran erabaki behar zuten alderdiek Mendiko 3 kalean dagoen orubearen erabilera zein izango den.

Udal Gobernu Taldearen, hau da, EAJ, asmoa da lursaila Amurrioko anbulatorio berriaren eraikuntzara bideratzea eta horretarako prozedurak aurre egin behar zuen.

Hala ere, oposizioan dauden talde guztiek gaia mahai gainean uztearen alde bozkatu zuten. Ondorioz, prozedura bertan behera geratu da momentuz.

Alkatearen kontrako iritzia

Josune Irabien Amurrioko Alkateak desadostasuna adierazi du erabakiaren aurrean. Bere ustez ulertezina da herriari onurak ekarriko dizkion proiektua gelditzea eta erabakiaren atzetik alderdien interesak daudela azaldu du.

Irabienek esan du hauteskundeen gertutasuna dela eta oztopatu dutela anbulatorioaren espedientea. Jeltzaleak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak bitartekoak bideratu dituela proiektua gauzatzeko asmoarekin.

Informazio gehiago eskatu du EH Bilduk

Gaia mahai gainean uzteko deia EH Bildu taldeak egin du eta hori dela eta bere jarrera azaldu du oharraren bitartez.

Koalizioak aipatu du eztabaida ez dela anbulatorio berri eta handiagoa izatea, baizik eta zer zerbitzu mota emango diren bertan. EH Bilduren aburuz anbulatorio berria eraikitzeko prozesua ez da gardena izaten ari eta talde politiko eta herritarren partaidetza beharrezkoa da.

Zentzu horretan, taldeak salatu du antzinako eskaera ez duela jasotzen anbulatorioaren Plan Funtzionala, ginekologia zerbitzua, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide