Udalak errepideko segurtasuna hobetzeko hainbat ekintza egitea erabaki zuen, Udal Batzan zenbait lekutan oinezkoentzako arriskua dagoelako.
Horrela, ura estoldetara kanalizatuko dute errepideetan putzuak ez sortzeko eta oinezkoak busti ez daitezen. Gainera, espaloietan sortzen diren jariatzeak ere konpontzea erabaki dute, izan ere zonalde irristakorrak sortzen baitira.
Obrak Cnes Izoria S.A. enpresak egingo du aurkeztu direnen artean merkeena zelako eta lanak urtea bukatu baino lehen hastea espero da.
Ezkiak kenduko dituzte
Bestalde, San Anton kafetegiaren parean dauden ezkiak moztuko dira oinezkoentzako arrisku bat direlako haien egoera tamalgarria dela eta.
Gehienak usteldu dira barrutik eta ondorioz eror daitezke. Hori dela eta, abenduan bi ezki kenduko dituzte eta bestea inausiko dute, beste bi landatuz. Azken hauek 4 metroko luzera izango dute eta landare-zorria jasaten duten zuhaitzak izango dira.